ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

apur bat atzeratua nabil nire itzulpenekin, baina tira, poliki poliki aurrera.

ea laguntzen didazuen hitz batzuekin:

widget= ???

gadget= ???

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

eta "badge"

itzultzailean begiratu eta gero denok agertzen dira "trasto" bezala gasteleraz.
eta euskaraz denak "gailu" edo "tramankuloak"...????

Erantzun honi

Norbaitek "badge" "txapa" bezala itzuli duela uste dut. Badge horrek atri nagusian behe aldean agertzen den taldeko "pegatina"ri egiten dio erreferentzia. Agian, pegatina edo antzekoren batek balioko luke.

Erantzun honi

PEGATINA ba mila esker.

Erantzun honi

Aupa berriro
Euskalbarrek duen Morris hiztegiak zera dio:
  • Widget: sarrera hau ez dago hiztegian
  • Gadget: tresna, aparatu, gailu
  • Badge: txartel, eranskin

Erantzun honi

Locale-rekin bueltaka...
Itzulpenaren 31. orrian kodez beteta dagoen atal bat euskaratu dut 'x mezu' 'x minutu' eta holako gutxikeriak apaintzeko itxaropenaz. Lana amaitutakoan, aldiz, '43 minutus', '2 ordus lehenago' eta antzeko perlak (barkatu, txirlarriak) topatu ditut. Beste hizkuntzetako fitxategiak, baita Tejeroren zuhaitz genealogiko osoa ere, arakatu eta gero hona hemen atera dudan ondorioa: Ning-en euskara ez dagoela ongi konfiguratuta. Beste hizkuntza-fitxategiak editatzen badituzue helbide-barran beren locale-kodea ikusiko duzue (ad. en_US, en_EN), baina euskararen kasuan 'custom' jartzen du. Euskararen locale-kodea eu_ES da. Normalean ezarpen horrekin datak ongi formateatuta ere agertu beharko lirateke.
Itzulpenarekin nahiko konforme gaudenean Ning-eko arduradunei euskarari dagokiola adieraztea proposatzen dut. Badakit hainbesterako ez dela, baina 'Jan 27', '3 partaides' eta holakoekin haserretu egiten naiz.
Adina izango al da?

Erantzun honi

Konturatus nais eta farreas bota ditus ikusi dudanean minutus eta ordus hitzas

Erantzun honi

Aupa Juan

Arrazoia daukazu. Itzulpena egiteko dugun plantilan ezer gutxi egin daiteke horren inguruan. Nik pentsatzen nuen orriko kodean (PHP kodean) eskua sartuz zerbait lortzeko aukera izango genuela (sare administrariek kodea moldatzeko aukera daukagu) baina konturatu naiz kode zati handiena ez dagoela eskuragarri. Nahi izanez gero, gunearen administrazioa gure esku izan nahi dugula eskatzea badaukagu; kode guztia gure esku egongo da baina Ning-eko arduradunek ez dira arduratuko gure atariaren mantenuaz.

Nik uste dut oraindik piskatxo bat itxaron beharko dugula Ning ondo ezagutu arte. Beraz, Juanekin ados nago. Egokiena lehenik euskaratze prozesuarekin amaitzea da. Une honetan %80an goaz gutxi gora behera; nik uste atariaren zati nagusia euskaraz ageri dela. Horregatik, aurrekoan orriz orri egindakoa errepasatzen hasi nintzen. Une honetan lehenengo bost orriak errepasatu ditut. Moldaketak, batez ere, esaldien egituratan egin ditut: alegia, aldagaiak (%s eta horrelakoak) esaldien barnean modu egokian txertatzen (ikus adibidez iruzkin hauen egile izenaren ondoren ondoan ikusten den esaldiaren egitura). Kasu batzuetan aldagaiak ez daude ondo adierazita eta eurei dagozkien baloreak galdu egiten dira (hori gertatzen zen adibidez, blogen iruzkinen argazkiekin edota iruzkinen jariorekin).

Orritxo batean apuntatzen joan naiz sortu zaizkidan kezkak. Aurkitzen dudanean :-) ipiniko ditut nire zalantzak denon artean argitzeko.

Erantzun honi

Egia da hitz mota horiek itzultzea nahiko zaila izaten dela. Itzulpenaren inguruan iritziak ere ez dira oso homogeneoak izaten; den-dena itzuli behar dela pentsatzen dutenetik hitza hizkuntzara gehitu behar dela pentsatzen dutenera, mota guztietako iritziak daude.

Biek, azken finean, esanahia ere nahiko antzeko dute. Eradarazko "trasto" edo "chisme" bezala itzuli daitezke. Niretzat lehenegoak erreferentzia gehiago egiten dio software zati bati eta bigarrenak, berriz, tresna edo tramankulu fisiko bati. Widget hitza Wordpressen asko erabiltzen da. Eradarazko itzulpenean hitza bere horretan agertzen da eta euskaraz ere, horrela uzten dela iruditzen zait. Gadget, agian, "tresna" bezala itzuli daiteke, ez dakit.

Zer diozue besteok?

Erantzun honi

Besteren ezean, eta ulerpena errazteko, nik ez nituzke itzuliko, eta 'widget' eta 'gadget' utziko nituzke, 'hardware', 'podcast' eta beste hainbeste hitzekin egiten dugun bezalaxe. Beldur naiz 'tramankulu', 'gailu', 'tresna', 'katxarrue' edo antzeko itzulpenak ez ote diren nahasgarriagoak izango. Beraz, Jokinekin ados nago (nola ez!).
Bestalde, ba al dakizue egutegia euskara daitekeen edo, behintzat, mezuetan agertzen diren datak egokitzeko nora jo?
Agur.

Erantzun honi

Nik ere uste dut widget eta gadget bere horretan utzi behar direla. Badge-ri dagokionez, berez yankeeek hauteskudeetan eta jartzen dituzten pin inmenso erridikulu horietako bat omen da, baina bertsio biirtualaren ezaugarriak kontuan izanda "ikur" bezala itzuli zuela norbaitek ikusi nuen, eta niri egokia iruditu zitzaidanez, halaxe jarri nuen neuk ere. Nik uste pegatina baino egokiagoa dela.

Erantzun honi

Gadget gadget inspektorea...

Widget ¿? lagunentzat... Widget

Badge Sheriff badge, txerifaren txapa

Zer deritzozue?

Erantzun honi

Arazo bera daukat nik "Branding" hitzarekin. Branding egitea rantxoko behiak hartu, etxeko logoa duen burdina sutan berotu eta lepoan markatzea da. ekintza "dibertigarri " hau Ning era bihurtuta zelan itzuliko zenukete?

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat