IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Ez da normala, ez da batere normala nire disko gogorrari gertatu zaiona. Ez dut zehazki gogoratzen noiz aldatu nuen nire eramangarriaren disko gogorra. Halere garbi daukat ikasturte honen hasiera aldera izan zela, beraz, hamar hilabete baino gutxiago izan dira Seagate zaharra, 120 GBeko Western Digital Scorpio SATArekin ordeztu nuenetik. Nire hornitzailearen hitzetan merkatuan dagoen diskorik hoberenetakoa omen zen. Bada, horrelaxe izango "zen" zer bereak egin du gaur arratsaldean.
Egia esan, oraindik ez du bere azken hatsa bota baina nire eramangarriak dagoeneko jakinarazi dit 24 ordu besterik ez zaizkiola geratzen eta datuak ahal bezain pronto babesteko gomendatu dit. Nola dakiten hori? Bada, azkenaldi honetan, ohikoak ziren Ubunturen blokeoak, bat-bateko leiho itxierak eta antzekoak. Gaur, derrepentean pantaila ilundu egin zait, ordenagailuko haizegailua bere onetik atera da eta ezin izan dut inondik inora sistema leheneratu. Azkenean, itzaltzera behartu behar izan dut amatatzeko botoia zuzenean sakatuz. Hortxe joan zaio azken-aurreko hatsa gizajoari; hurrengo arrankean eramangarriak diskoak akatsa duela adierazi dit, SMART izeneko zerbaitekin gauzak ez doazela ondo abisatu dit. Ideiarik ere ez zer ote den arazo hori: del.icio.us-era joan naiz ea honen inguruko informaziorik aurkitzen ote nuen. SigT-ren blog ezagunean disko gogorren bizi iraupenari buruzko artikulu interesgarri hau aurkitu dut. Diskoaren egoera ezagutzeko smartmontools (SMART Monitoring Tools) izeneko tresna batzuen erabileraren inguruko pista batzuk ematen ditu. Bertan adierazitakoak jarraitu ondoren, hauxe izan da lortu dudan informazioa:
smartctl version 5.37 [i686-pc-linux-gnu] Copyright (C) 2002-6 Bruce Allen Home page is http://smartmontools.sourceforge.net/
=== START OF INFORMATION SECTION ===
Model Family: Western Digital Scorpio family
Device Model: WDC WD1200BEVS-00LAT0
Serial Number: WD-WXE307207971
Firmware Version: 01.06M01
User Capacity: 120,034,123,776 bytes
Device is: In smartctl database [for details use: -P show]
ATA Version is: 7
ATA Standard is: Exact ATA specification draft version not indicated
Local Time is: Mon Jun 9 19:10:18 2008 CEST
SMART support is: Available - device has SMART capability.
SMART support is: Enabled
=== START OF READ SMART DATA SECTION ===
SMART overall-health self-assessment test result: FAILED!
Drive failure expected in less than 24 hours. SAVE ALL DATA.
Failed Attributes:
ID# ATTRIBUTE_NAME FLAG VALUE WORST THRESH TYPE UPDATED WHEN_FAILED RAW_VALUE
5 Reallocated_Sector_Ct 0x0033 118 118 140 Pre-fail Always FAILING_NOW 655
SMART Self-test log structure revision number 1
Num Test_Description Status Remaining LifeTime(hours) LBA_of_first_error
# 1 Short offline Completed: unknown failure 90% 1255 -
Tira, ikusten duzuenez 24 ordu besterik ez ditut nire datuak libratzeko. Diskoak krak egin du 1255 ordu besterik egin ez dituenean. Ez da batere normala, ez al zaizue iruditzen?
Nahikoa moskeatu ondoren ea arazoa non egon zitekeen aztertzen aritu naiz. Hainbat lekutan irakurri dudanagatik, Ubuntu ez bada ondo konfiguratzen eramangarrietako disko gogorren bizi-iraupena asko murriztu daiteke. Arazo honi irtenbidea ematen diotenak ere aurkitu ditut. Egia da azkenaldi honetan ekipoa asko berotzen zela, makina bat aldiz geratzen zitzaidan eramangarria blokeatuta, pantaila txuri-beltzean eta haizegailua "a tope". Denbora tarte baten ondoren dena bere onera etortzen zen baina segundo batzuetan ezin nuen ekipoa erabili. Posiblea al da Ubuntu bera izatea nire ekipoko disko gogorrarekin akabatu duena? Egia al da errendimendu arazoak sor ditzakeela Ubuntuk eramangarrien diskoetan?
Etiketak:
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio