ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Firefox 3 Beta eta RC bertsioak kaleratzen hasi zirenean, nire ordenagailuan instalatu eta froga ezberdinak egiten nituen. Beti errepikatzen nuen froga bat Ikasweb nola zebilen egiaztatzearena izaten zen.

Eginiko froga guztietan arazoak agertzen ziren arren, behin betiko bertsioa kaleratzen zenerako dena ongi joango zela pentsatzen nuen. Usteak erdia ustel. Gaur, Ikastolen Elkartearen webgunera Unitate Didaktiko bat jaistera joan naizenean, ohartu naiz arazoak ez direla desagertu eta Dokumentazioaren modulua ezin nuela kargatu :-(

Nahiko deprimituta nabil bi hilabeteko lana galdu ondoren eta orain derrigorrezkoa dut Ikasweb. Eskerrak Safarin arazoak ematen ez dituen eta lan pittin bat egiteko aukera izan dudan. Baina Ikasweb eta Firefoxen arteko harreman hau noiz arte iraungo du?

Une honetan, 8,295,918 erabiltzaile daude munduan Ikasweb erabiltzeko aukerarik ez dutenak. "Okerrena", kopuru hori etengabe hazten doala.

Partekatu

Erantzun honi

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat