IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.

Benetan interesgarria atzo gauean ezagutu nuen Thatquiz izeneko web aplikazio berri hau. Atari honetan matematika, hizkuntza eta geografiako ariketa pribatu nahiz publikoak sor daitezke. Horretarako lehenik atarian izena eman beharko dugu. Kudeatzeko eremura sartu ondoren, oso tresna sinpleak izango ditugu eskura gure frogak prestatzeko. Lehenengo eginkizuna gelak sortzea izango da; bertan idatziko ditugu gure ikasleen izen abizenak. Froga pribatuak badira, gelan sartzeko kode berezi bat erabili beharko dute gela bakoitzeko ikasleek.
Frogak prestatzeko zailtasun maila desberdineko ariketa bilduma zabal baten artean aukeratu ahal izango dugu. Daudenaz gain bestelakorik sortu nahi izango bagenu aukera ere izango genuke. Horrela, froga bakoitza ikasle bakoitzaren beharretara egokitzeko aukera piloa izango dugu.
Ikasle bakoitzak gela bakoitzeko frogak zenbat aldiz errepikatu ahal izango dituen konfiguratu dezakegu, baita froga bakoitzaren iraupena ere. Amitutakoan ikasleak egindakoaren informe zehatza jasoko du, baita irakasleak ere. Horrela, arlo edo gai jakin baten inguruan arazo bereziak izango balitu, horren inguruko ariketa osagarriak prestatzeko aukera izango luke. Web aplikazioa izanik (teknikoki ez ditut argudio nahikorik bere kalitatea baloratzeko baina irakurri dudanagatik egileak javascriptaren erabilera bikaina burutu omen du aplikazio honetan) ikasleak aukera izango luke ariketak gela barruan nahiz etxean egiteko; duen diseinuaren arabera oso egokia iruditzen zait arbel interaktiboan erabiltzeko. Egia da erdaraz eta ingeleraz soilik erabil daitekeela baina kontutan izanik ariketa sorta nagusiena matematikakoak direla, ez dut uste hizkuntzak arazo handirik suposatzen duenik ariketa hauek burutzerakoanIKASYS aplikazioa oraindik ez dut zuzenean frogatzeko aukerarik izan baina Thatquiz-en antza handia duela esango nuke nik. Tira, irailetik aurrera biak alderatzeko aukera izango dut; baliagarria izan daiteke, beharrezkoak badira, IKASYSerako hobekuntzak definitu eta diseinatzeko.
anima zaitezte eta probatu ezazue. Thatquizen bertuterik nagusiena bere erabilerraztasun handia da.
Etiketak:
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio