IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.

Etiketak:
ITalc-i buruzko eskuliburu bat aurkitu bat aurkitu dut erdaraz. Datorren urterako erabiltzeko asmoa dugunontzat baliagarria izan daiteke.
Aupa Roberto
Guk urtebete luzea daramagu Netsupport Manager erabiltzen. Juanek esaten duen bezala, ordaindu beharreko lizentziadun softwarea da; probetarako 30 eguneko bertsioa motz geratzen zitzaigunez mandotik ;-) jaitsi genuen nola funtzionatzen zuen ikusteko. Eta egia esan, primerako softwarea da orokorrean sarearen kudeaketa egiteko eta, bereziki, infogeletan ikasleek egiten dutenaren jarraipena burutzeko. Guk jaitsitako bertsioan (hamargarrena) pakete berean zetozen Manager eta School bertsioak. Egia esan, orain arte erabili ditugun aukerak aplikazio biek eskaintzen dutenaren zati txiki bat besterik ez da izan, izan ere, ondo konfiguratuz gero, eskaintzen dituzten aukerak izugarriak dira.
Manager erabiliz sareko edozein ekiporen mantenua egiten ari gara. Gure teknikariak jasotzen dituen matxurak (IKASWEB eguneratu dutenetik jada ezin dugu matxuren zerrenda erabili :( ) honen bitartez konpontzen ahalegintzen gara; aplikazio berriak ere honekin instalatzen ditugu (ikastolako bi eraikinetan gainera, hemendik mugitu behar izan gabe). Edozein momentutan monitorizatu dezakegu sareko edozein ekipo, kontrola hartu eta beharren arabera, lanean ari den irakasle bati lagundu. Oso ona.
School infogeletan ikasleei jarraipena/ laguntza eskaintzeko erabiltzen dugu. Irakasleak bere ekipotik ikasleak zertan ari diren behatzen du; aukera dauka ekipoetara mezua bidaltzeko, hala nahi bada, saguaren kontrola hartu, pantaila itzaldu, irakaslearen ekipoan ikusten dena pantaila guztietara bidali... Baina balio dezake baita ere, ikasleei laguntzeko. Gure kasuan LHko 1. eta 2. mailako ikasleek saioa irekitzerakoan erabiltzaile izena eta pasahitza sartu behar izaten dute. Hauetako askok oraindik arazoak dituzte pasahitzarekin, batez ere, eta klaseak asko moteltzen dira. Netsupport Schoolekin irakasleak gelako ekipo guztiak batera pizten ditu, Ctrl+Alt+Supr komandoa ekipo guztietan batera egiten du eta erabiltzaile kontu eta pasahitza ekipo guztietara bidaltzen du. Horrela umeek ez dute zertan saioa irekitzen denbora alperrik pasa beharrik.
Aplikazio hau erabili nahiko bazenu ohar txiki bat: dena ondo konfiguratzen baduzu, izugarria da tresna honek zenbat laguntzen duen. Baina konfigurazioa ondo pentsatu eta diseinatzea ezinbestekoa da. Horretarako laguntza fitxategi oso konpletoak ditu; hasi baino lehen ondo irakurtzea gomendatzen dizut. Guk ez genuen egin eta gerora gauza batzuk gaizki egin genituela ikusi dugu. Adibidez, aplikazioa martxan jarri aurretik, sareko ekipo guztietan aplikazio bezeroa (software txiki bat) instalatu beharra dago. Bezero hori zure beharretara konfiguratu eta sor dezakezu. Bezeroan zehaztuko dituzu gero erabili ahal izan dituzun aukeretako asko. Horregatik Client Generator (uste dut hori dela bere izena) horri denbora pixka bat eskaini iezaiozu. guk ez genuen horretan erreparatu eta zetorren bezero standarra instalatu genuen sareko ekipo guztietan. Ondorioa; IKT bulegoan ezezik infogeletako irakasle ekipoetatik ere aukera dago sareko ekipo guztien kontrola izateko.
Hurrengo urterako, dena den, iTalk erabiltzeko asmoa dugu; ez da hain potentea izango baina lehen inpresioan, oinarrizko tresnak eskaintzen ditu.
Joe, ekarpen bikaina Juan!!
Eskerrik asko zure lanaren emaitza denon esku jartzeagatik ;-)
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio