ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Aurrekoan tailertxo bat antolatu genuen Nafarroako Erresuman podcastak egiteko sistemen inguruan. Arazo pila izan genituen: Podomatic erdi obretan zebilen eta nahi zuenen bazebilen, nahi ez zuenean ez. Honetaz gain, frogarako egin nuen segundu batzuetako audioa argitaratzeko...24 ordu pasa behar izan ziren.
Odeorekin okerrago, antza denez ezin du bere zerbitzua behar bezala eskaini eta grabaketa egiten uzten badizu ere, gordetzeko momentuan "izozturik" geratzen da.

Aukerak behar ditugu... zerbitzu berririk al dago?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Egia esateko nik ere ikasleekin arazoren bat izan dut ere horrekin. Nire DBh4. mailako Informatikako ikasle batek badirudi podcasta eskegitzea eta funtzionatzea modu ikastoleroan lortu duela kalitatearen 3M delakoak betez (merke, merke, merke...). Hona hemen bere ikasgaiko blogaren sarrera. Ni neuk ez dut frogatu dabilen edo ez,funtzionatzen badu, iruzkin bat bere blogean ezusteko polita izango zen.

Erantzun honi

Egunon

Hementxe natorkizue aplikazio baten berri ematera. Bere izena iMeem da. Aplikazio hau Podomatic edota Odeoren familikoa ez bada ere, audioak igo eta gero gure blogean txertatzeko aukera interesgarriak ditu. Lehenengo biak audio fitxategien kudeaketan espezializatutako zerbitzuak diren bezala, iMeemen mota guztietako fitxategiak igo eta kudeatu daitezke, audio, bideo, argazki edota joku. IMeemek ukitu sozial handia du, alegia, erabiltzaile desberdinen arteko harreman eta fitxategien elkar-trukaketa errazteko aukera asko ditu. Sareak sortzea bere ezaugarri nagusietako bat da.

Bertara igotako baliabideak partekatzeko aukerak ere asko dira. Audio fitxategien kasuan fitxategi bakarrak nahiz eta zerrendak argitaratzeko kodea eskaintzen du. Iritzi pertsonala da baina eskura dauden erreproduzitzaileen diseinuak oso politak dira.

Bukatzeko, albiste interesgarri bat Wordpress edota WordpressMu erabiltzaileak garenontzat. Izan ere, lehenegoan iMeem fitxategiak txertatzeko widget bat dago eskuragarri eta bigarrenerako, erreproduzitzailea WPMUko blog batean Anarchy Media plugina erabiliz txerta daiteke. Azalpen gehiagorako hementxe daukazue informazio osagarria.

Ez dakit honek zure beharrak asetuko dituen Fultxo baina nik uste dut zuk planteatzen dituzun beharretarako nahikoa izan daitekeela. Iruzkin honen irakurketa goxatzeko hementxe uzten dizuet nire talde gogokoenetako baten abestitxo bat:

Erantzun honi

Portzierto, lehen beste zerbitzu batzuk aipatzea ere ahaztu zait.

  1. Evoca: aspaldi ez dudala probatzen zerbitzu hau. Lehen behintzat ondo zebilen. aukera interesgarriak ematen ditu segapototik edota Skypetik audio mezuak zuzenean grabatzeko.Hemen uzten dizuet, adibide gisa, Tontxu Campos gure ikastolan egon zeneko egunean grabatu genuen audio artxiboa.

  2. GCast: ez dut ezagutzen baina Podomaticen antza handia dauka.
  3. Goear: aplikazio honekin ez dakit zer gertatzen ari den. Lehen oso ondo zebilen (uste dut Maitek bere ikasleekin ahu erabiltzen zuela) baina azkenaldi honetan arazoak ematen dituela uste dut. Une honetan euren webgunea jausitako dagoela dirudi. Ez dakit zerbitzua gehiago erabiltzeko aukera izango dugun

Erantzun honi

Ari naiz oraindik gai honeki.

Odeo. Orain badabilkit baina uste dut erabiltzaile berriei ez diela mp3-ak igotzen uzten. Aukera hori moztu zutelako edo. Ez dakit hori egia den ala ez.

Evoca: 15 minutu besterik ez dizu grabatzen uzten. Ez du merezi.

GCast: Erraza eta azkarra. Arazoa sortu dit Irakurzale blogean txertatxerakoan. Kodea aldatu behar omen da.... konplikatuegia.

Hemen aipatzen dituzuen beste batzuk frogatzera noa... esango dizuet.

Erantzun honi

Odeorena banekien baina Evocarenarekin harrituta geratu naiz. Goiko adibidean ikusten den bezala, nik igo nuen audio artxiboa 35 minututik gorakoa zen. Zergatik hainbeste murrizketa zerbitzu hauetan? Errentagaarritasun faltagatik izango da?

Erantzun honi

Agian nik ez du ongi ulertu baina hau da esaten dena:

We offer two types of accounts:

* FREE Accounts. You get 15 minutes of recording time.
* Professional Accounts. Need more space? For $29.95 for 1 year, you get up to 180 minutes of recording time. If you decide you have more to say, you can purchase additional minutes.

For a feature comparison chart, click here.

Erantzun honi

Aupa Fultxo

Proba egin dut berriro ere ikastolako audio igotzen. Esan bezala 35 minututik gorakoa da eta arazorik gabe igo dut (hemen ikus dezakezu). Agian hamabost minutuko muga hori aplikazioaren gainean, zuzenean egindako grabazioentzat da bakarrik eta ez dauka zerikusirik igotzen diren mp3ekin, ez dakit. Probatu ea arazorik baduzun; egia esan Evoca zerbitzu interesgarria dela iruditzen zait, aukera asko ematen baititu audioak behin igo eta gero.

Erantzun honi

Nik ikastolan egindako irratsaioak igotzen nituen Odeora. Egia da erabiltzaile berriei ez diela artxiboak igotzen uzten. Azken aldi honetan (onartzen dut utzikeri pixkat ere egon dela nere partetik...) irratsaioak entzuten saiatzerakoan arazoak izan ditut eta horregatik beste modura egitea pentsatzen nuen: irratsaioa gune batera igo eta flash erreproduktore bat (hau ere igota) erabili. Oraindik ez dut egin baina posbible da, ezta? Nere anaiak esan didanez funtzionamendua ziurtatzen da honela. Esperientziarik izan duzue horretan? Ulertu didazue,jaja?

Erantzun honi

Aupa Karlos

Printzipioz aukera hori posiblea da. Dena den, audio fitxategia flash formatura pasatzeak lan gehigarri bat suposatuko dizu. Gainera, fitxategiak hosting batera igo beharko dituzu ftp bitartez eta bertan flash erreproduktorea bera ere izan beharko duzu (oker ez banago). Horretarako zerbitzari puska bat alokatu beharko duzu eta kontuz ibili, artxibo hauek deskargatzerakoan (entzule bakoitzak audio entzun nahi dituenean bere ekipora jaitsi beharko ditu) erabiliko duzun datu transferentzia tasarekin, izan ere, dohaineko zerbitzuek tasa hori oso murritzua dute.

Beste aukera bat Divshare bezalako guneak erabiltzea duzu. 5 GBeko edukiera eta 50GBeko datu transferentzia eskaintzen dizute dohain eta bertara edozein motatako fitxategiak igo ditzakezu: audio, pdf, aurkezpenak, dokumentuak... Audioen kasuan, mp3a zuzenean igo eta zerbitzuak berak ematen dizu bere flash erreproduktorea. Guk hortxe ipintzen ditugu gure ikastolako irratsaioak.

Erantzun honi

HABE egiten ari den ikastaroan Archive.org ari dira erabiltzen. Gero blogetan del.icio.us-en erreproduktorea sartzen dute. Arina eta erraza bai, baina ez da oso espektakularra eta beharbada jario irakurleek ez dute podcast modura errekonozituko. Besterik ez badago, aukera bat da.

Erantzun honi

Aupa!
Guk iaz izugarrizko arazoak izan genituen bai ODEO eta bai PODOMATICekin. IKTeroetako mezu honetan azaldu nituen gorabehera guztiak. Aurten, erabaki nuen ez nituela hainbeste energia eta denbora gastatuko mp3 artxiboak sortzen, azken finean, gure helburua ikasleekin ahozkotasuna lantzeko ahalik eta praktika gehiena egitea baitzen (grabatu, ezntzun, bakoitzaren arazoak identifikatu eta h)obetu. Horretarako ez zen despliege tekniko gehiegirik behar. Gauzak buruan nahiko garbi nituela, Benitok aspaldi idatzitako mezu horretan beste erreferentzia bat utzi zidan: snapvine. Portzierto, mila esker, Benito (idatzi behar nuen esperientzia berria kontatzeko baina azkenaldian hitzak agortuak ditut...). Labur esateko, gune honek zera eskaintzen du:

Ondo:

1. Modu erabat sinplean grabazioak egin ditzakezu (record sakatu eta grabatzen hasi).
2. Testua eta irudiak txerta ditzakezu grabazioarekin batera.
3. RSS bidez besteen jarioetara harpidetzea posible da (My friends atalean, zure jarraitzaileak direnak eta zuk jarraitzen dituzunak kontrola ditzakezu, gonbidapenak bidali...)
4. Ahozko erantzunak utz ditzakezu mezuetan.
5. Grabazioak voice blogean bertatik nahiz mugikorretik egin ditzakezu (dohaineko zenbaki bat eskaintzen dute horretarako; dena den, nik ikasleei modu "tradizionalean" egiteko esan diet. Ez nuen nahi nik mugikorrarekin probatu arte haiek ezer egitea, badaezpada ere... Oraindik ez dut probatu aukera hau.
6. Gune propioa izateko aukera emateaz gain, erreprodugailua blogean edo wikian txerta daiteke.

Gabeziak:

1. Grabazioak hasi eta bukatu egin behar dira, ezin duzu aurrera eta atzera egin. Hau, lanketaren baitan, oztopo izan daiteke. Dena den, gure kasuan ezin hobea izan da (bestela, grabazioak prestatuegiak egiten zituzten, irakurtzeko tentazio handiagoa... eta ni ez nenbilen horren atzetik).
2. Ez du kode bat ematen grabazio bakoitzeko (Odeok-eta ematen duten bezala)


Gure kasuan, nahiko ondo joan da. Orokorrean ez dugu arazo teknikorik izan (bakarren bat edo beste, baina ezin da alderatu iaz podomaticekin galdu genuen denborarekin... ). Ikasle bakoitzak bere voicebloga zabaldu eta, sarbidea eskuragarriago izateko, bertako kodea lan-koadernoan (wikian) txertatu du. Horretaz gain, atari txiki bat prestatu nuen denok grabazioak klik batera izateko eta, batez ere, nik jarraipena erosoago egin ahal izateko.

Fultxo, seguruenik ez da hau izango bila zabiltzan hori baina zerbaitetarako balio badizu...

Erantzun honi

Ez horregatik, Maite. Poztu egiten naiz baliagarria izan bazaizu.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat