ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

jolaus

Tresnak, formazioa, metodologia... zein da gure gabezia handiena curriculum berriaren aurrean?

Dakizuen bezala aurtengo ikasturtetik aurrera Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sor... abian da. Aurten aukera handirik izan ez badugu honen inguruan lehen urratsak emateko, datorren ikasturtetik aurrera gure curriculuma dekretura moldatu beharko dugu.

Jakingo duzuen bezala ere, lehenengo aldiz txertatu dira curriculum ezberdinetan konpetentzia digitalak. Honen inguruan zeresan handia izango du gure lanak. Gai honen inguruan irakasle talde batek ekoiztutako bideo interesgarri bat aurkitu dut. Hementxe ipintzen dizuet:


Bideoan irakasleria datorrenaren aurrean oraindik prestatu gabe dagoela adierazten da, teknologia berrien inplementazioa "azkarregi" eman ote aipatzen da.

Bestalde, konpetentzien inguruko lanketak ere metodologia berritzaileak ekarriko ditu gure geletara. Maremagnum honen aurrean, zer iruditzen zaizue zuei direla gure gabezia handienak datorkigun honen guztiaren aurrean?

Partekatu

Erantzun honi

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat