ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Ongi etorriak izan zaiteztela guztiok ZirIKTeroen txoko honetara. Askok pentsatuko dutenaren aurka, proiektu honen arrakasta ez da zenbakiekin neurtuko. Arrakasta norberak jasoko duenarekin lotuta egongo da. Asko, gutxi? Norberak baloratu beharko du.

Zorte on etapa berri honetan elkarlanean sinesten duzuen guztioi!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Kaixo Jokin:
Norbanakoaren profileko argazkiari buruz proposamen txiki bat egin nahiko nuke. Gure asmoa talde hau apurka-apurka handitzen joatea bada (eta IKT-ak ez diren beste irakasle batzuk gehitzen joaten badira) logikoagoa litzateke, bakoitzak bere benetako argazkia jartzea. Gehien bat gure aurpegiak ezagutzen joateko da.
Ikonoak edo marrazkiak jartzen hasten bagara, nolabait erlazioa despertsonalizatu egin dela uste dut. Nik nahiago dut behintzat elkarrizketa norekin ari naizen jakitea.
Gure artean ezagutzen gara, baina jende berria gehitzen den heinean, nola elkar ezagutu?

OHARRA: badakit guztiok ez zaretela ni bezain guapoak, baina tira egin esforzutxo bat. Ziur nago, hor nonbait gordeta, gazteagoak eta guapoagoak zineten uneko argazkiren bat izango duzutela. Bilatu eta ipini!

Erantzun honi

Aupa Xabi

Bai arrazoia duzu. Bakoitzak bere argazkia jartzeak badu bere garrantzia, batez ere, dinamizatzaile berriak gehitzen direnean taldera. Laister aldatuko dut nirea; perfil egokiarekin ateratako bat aurkitu beharko dut!

Erantzun honi

Ea guapoago nagoen bat bilatzen dudan, pinta ona ari da hartzen

Erantzun honi

Tira, aldatu dut. Oreretako Sagardo Egunean ateratako bat ipini dut. Sagardoak gazteagotzen nauela iruditzen zait. Elixir de la eterna juventud!! :D

Erantzun honi

"Fisio-erreakzioa etengabe jarraitzeko behar den nukleo fisionagarrien masa minimoari masa kritikoa deritzo."

zorionak guztioi, uste dut lortzen ari garela.

animo eta aurrera

Erantzun honi

Non daude aurpegitxo horiek? Zenbat lotsati dagoen Euskal Herrian.

Horrela nola ligatuko da ba hemen?

I want pictures!!

Erantzun honi

Aurpegiez gain ba al dago bakoitzak dauzkan "habilitateak" non jarri (ez pentsa gaizki, IKTekin lotutako habilitateez ari naiz!!). Nire ustez lagungarria izan daiteke... Ez dakit nik adibidez Photoshop, FreeHand, Quark bezalako programekin luzaroan lan egin izan dut...

Eta beharbada hori komunitateko inori interesa dakioke, eta niri, ba ez dakit... Excellekin biraka nabilela hemen begirada bat jo eta joño ZirIKTero-ko ezdakinor Excell-en krak bat da eta zuzenean berari edo foro baten bidez galdera bat zuzentzen diot… Ez dakit zer uste duzuen… Edo bideogintzan edo musikan edo argazkiekin…

Gauzatxo horiek beharbada perfilean sar daitezke, ez? Eta perfilak denak ikusi ditzakegu edo zer?

Tira, beste barik idea bat da…

Ala banoia nere Kelerrak hartzera, ondo segi

Erantzun honi

Arrazoia duzu Roberto. Oso baliagarria izan daiteke guztiontzat zuk planteatzen duzuna adieraztea. Oraintxe txertatuko dut eremu berri bat profilaren barnean. Profilean nahi diren eremuak gehitu daitezkeenez, norbaitek beste zerbait faltan botatzen badu, esan lasai eta gehituko dugu.

Erantzun honi

Ah!! Eta argazkiena OF COURSE!!!! Nik ez dut inor ezagutzen eta hurrengo IKT mintegirako ea jendea ezaguna egiten zaidan, ez??

Erantzun honi

Kaixo kuadrila,
Andoaindik oraintxe elkartu naiz hona eta nire lehen mezua hauxe da... agian ez toki aproposenean, baina beno. Ni aurten sartu naiz dinamizatzaile, beraz ia ez zaituztet ezagutzen, pixkanaka-pixkanaka...
Argazkiari dagokionez ea batenbat topatzen dudan eta gehituko det.
Zorionak hau martxan ipini duzuenoi eta aurrera...

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat