IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Goizean eskutartean izan dut PC Actual aldizkariaren azkeneko zenbakia. Agertzen ziren erreportai desberdinen artean batek bereziki deitu du nire atentzioa. Autoediziorako gehien erabiltzen diren aplikazio biren arteko "tet a tet" bat irakur daiteke, alegia, QuarkXpress 7 eta InDesignen azken bertsioen arteko alderaketa interesgarri bat dator.
Ikastolan aspalditik erabiltzen dugu QuarkXpress, konkretuki bere 4. bertsiotik. Beti iruditu zait nahiko aplikazio "rudimentarioa"; interfazea, erabiltzeko aukerak... oso klasikoak direla pentsatu izan dut beti. Aukerak ere ugari ez direla pentsatu izan dut. InDesign aplikazio berriagoa da; duela urte gutzi kaleratu zuen Adobek. Honen inguruan oso balorazio positiboak irakurri ditudan arren, ikastolan lehenengoarekin jarraitzen dugu oraindik.
Zuen ikastolan antzekorik erabiltzen duzue? Norbaitek erabiltzen du InDesign? Zelako balorazioa egiten duzue honen inguruan?
Azpian uzten dizkizuet PC Actualeko konparatiba eta, bide batez, ikastola barruan editatzen dugun hiruhilabetekariaren ale bat ere igotzen dut. Azken honen inguruan informazioa nahi baduzue ahaleginduko naiz azaltzen.
Etiketak:
Bienvenido a
ZirIKTeroak
Cargando fuente
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio