Software askearen abantaiak, justifikazioak, migrazioak izan ditzaken arazoak eta konponbideak... gai guzti hauek oso garatuak badaude ere, bai foro honetan bai sarean, nire uste apalean badugu beste gai potolo bat jorratzeko eta hau da:
ikastolok software egileak bagara ere, ze nolako aplikazioak sortu beharko genituzke? pribatiboak ala askeak?

Gure federazioaren wegunea ikusita eta bertan agertzen diren helburuak ikusita argi dago... ikastolok daukagu izaera herritarra eta eraldatzailea hezkuntza sisteman.
Softwaren esparrura eramanda, ez genioke gure aplikazioak eskaini behar hezkuntza komunitateari gure lanaren etekin soziala handituz eta benetan gizartearen eragilean bihurtuz???
Bitxia bada ere, zeinbait ikastoletan argi daukagu software askearen aldeko apostua egiteko behartuak gaudela (eraiki nahi dugun gizarteak behartzen gaitu hain zuzen ere), eta migrazioari aurre egiteko orduan ditugun arazorik handienetariko bat gure software propioa erabiltzea da (ikasdat esate baterako)
Aplikazioak sortzea koste bat daukala argi dago, eta bide honetatik jarraitu nahi badugu (hori ere plateatu daiteke, ala ez?) koste horiek finantziatu behar dira, baina zer gertatzen da gastu guzti horiek bai dirulaguntzen bidez bai beste sarreren bidez ordaindu direnean? Ez al gaude behartuak gure produktuak askatzera?
Demagun prozesu hau ezinezkoa dela eta gure produktuak salmenten diruarekin ere defizitarioak direla. Orduan suertatzen zaidan galdera beste bat da: jarraitu behar dugu bide honetatik edo beste bide batzuk jorratu beharko genituzke???
Ikasleei software askearen aukerak eta proiekzioa azaltzerakoan beti adibide berdina jartzen diet, munduan ez dago enpresarik komunitate osoarekin lehia egin dezakeena. Errealitatea ukatzeak lagunduko al gaitu?
Marketina egitea ezinbestekoa da, baina bide ezberdinak daude...