ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Gureaz gain beste sare bat sortze otu zait Ning-en. Ohitu naiz tresnara eta proba egin nahi dut beste gune batean, hemen adinako zalaparta izango ez den arren ea komunikazioa hobetzeko laguntzen digun. Hala ere, gure euskaraketa ezin aprobetxatuak izorratzen nau. Zer egin behar da euskaraketa hau Ning-en onartua izan dadin eta beste edozein hizkuntza bezala, zerrenda ager dadin? Jokin, ba al dakizu zerbait horren inguruan?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Ea ba, nik sortuta daukadan probazko beste Ning sare batean, "Kudeatu/Hizkuntza editorea" sartzen banaiz bertan "Nire Hizkuntzak" izeneko atalean euskara ikusten dut eta "Kudeatu/Sareko informazioa" atalean sartzen banaiz, hizkuntza esleitzerakoan, euskara ere ikusten dut aukera guztien artean. Ez dakitena da hori niri bakarrik gertatzen zaidan nire kontuarekin hasi ginelako itzulpena egiten. Aitorrek komentatzen duenagatik, badirudi nik bakarrik ikus dezakadela aukera hau.

Euskaraketa onartua izateko egin beharrekoa hauxe da:

  • Itzulpenarekin amaitu lehenik. Zati potolo eta nazkanteenak (;-p) itzulita daude baina azken berrikuntzekin, hainbat esaldi oraindik ingelesez agertzen dira.
  • Dagoeneko itzulita daude string hauetako asko zuzendu beharrean gaude. Irizpide komunik gabe ekin genion itzulpenari eta, ondorioz, hainbat esaldi modu desberdinetara itzulita daude: deklinazioan, marratxoaren erabileran, erabilitako terminologian... desberdintasun handiak ikusten dira. Itzulpena dagoen bezala, gorde eta gero Ningera igo daiteke itzulpen ofizialen zerrendan agertzeko baina nire ustez hori egin aurretik dagoena txukundu beharko genuke. Nire azken errepasoan 15. orriraino heldu naiz. Hmendik aurrerako guztiak errepaso bat behar duela uste dut.
  • Amaitutakoan, fitxategia .txt bezala jaitsi eta gero Ningera igo beharko dut, itzulpen ofizialen zerrendan ager dadin.

Nola sistematizatu dezakegu geratzen zaigun lan hau?

Erantzun honi

Ni prest nago laguntzeko. Agian aurrekoan bezala lana bana genezake, baina juxtu irizpideen kontua dago hor. Ez da erraza.

Erantzun honi

Ez dakit zer iruditzen zaizuen proposamen hau:

  • Talde bat sor daiteke "Ningen Itzulpena" izenekoa.
  • Izena emateko epea erabakitzen dugu ebentoetarako sortu berri den tresnarekin.
  • Epe pasa ondoren taldea itxi egiten dugu eta izena eman dugun kideen artean zereginak banatzen ditugu bertan dagoen foroa erabiliz.
  • Ondo legoke erreferentzia bezala, itzulpen irizpideak nonbaitetik kontsultatzeko aukera izango bagenu: adibidez, ingelesezko "post" modu desberdinetara itzulita daukagu, bidalketa, artikulu, ekarpen edota post bera erabili dugu. Librezalekoek horrelakoetan eskarmentu handia daukate, agian eurkin jarri beharko ginateke harremanetan

Tira, ideia bat besterik ez da. Nola ikusten duzue?

Erantzun honi

Nik uste dut taldearena ideia ona dela. Irizpideak bateratzeari dagokionez, librezalekoekin harremanetan jartzea ondo iruditzen zait. Erabili izan dituzten irizpide batzuekin ez nago ados baina eskarmentua dutela egia da.

Erantzun honi

Interesgarria oso; tamalez, gaur egun guk ezingo dugu lan handirik egin. Abelek inon diren proiektu guztietan sartzen gaitu eta Moodle, Joomla! eta JClic-ekin nahikoa lan dugu momentuz.

Baina, jakina, kontu jakin bat edo besterako laguntza emateko prest gaituzue, gu ere!

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat