ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo, zirikteroak!
Ba dira bi hilabete GAPPS- ekin "saltxian" hasi nintzela eta denboraldi honetan admistradore bezala saiatu naiz nire erabiltzaileei contactos aukera aprobetxatuz taldeetan sailkatzen (badakizue HH,LH, DBH...) Nire kontuan inongo arazorik gabe taldeetan sailkatzen badut ere kontaktu horiek exportatzerakoan, putza! Kontaktuak bai, baina taldeak haize hartzera! Beste aldetik, erabiltzaileekin listas de correo desberdinak osatu ditut, baina honetan ere ezin posta barruan erabili. Manualak goitik behera miatu ditut, mantenuko teknikoari galdetuta ere soluziorik ez dit argitu. Exchangetik ere migrazioa inongo arazorik gabe egin genuen, baina migratutako kontaktuen artean taldeak ez omen dira migratzen... Dagoeneko zuetako batzuk plataforma honekin lanean hasiak zaretenez argi pixka bat ematea izugarri eskertuko nizueke.
Eskerrik asko!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Apa Joxerramon. Ni oraindik ez naiz jarri serio gai horrekin. Izan ere, une honetan irakasleen eta Batxilergoko ikasleen kontuak soilik sortuta dauzkat. Dena den, arrazoia duzu, erabiltzaileen kudeaketa eta taldeen osaketa GAPPS-en ez da oso intuitiboa ezta praktikoa ere. Zerbaitetarako balio badizu, esango dizut nire asmoa datorren urterako hauxe dela: ikasleko posta kontu bana eta taldeko posta zerrenda bana sortuko dut. Posta zerrenda honetan erabiliko dudan izena promozioaren datarena izango da, alegia, ez dut ikasmailarekin lotuko urtero aldatzen ez ibiltzeko. Irakasleen kontuekin, posta zerrenda sortuko ditut une honetan Exchangen sortuta ditugun talde bakoitzeko. Gero, irakasle bakoitzaren ardura izango da posta zerrenda hori euren kontaktuen zerrendan sartzea.

Nik behintzat ez daukat asmorik posta zerrendak inora migratzeko. Posta bezero bat erabili nahi duenari IMAP bitartez konfiguratzen utziko diot eta kitto.

Ea atal hori hobetzen duten etorkizun laburrean.

Erantzun honi

Eskerrik asko, Jokin!
Egia esan irakasleen posta konfiguratzen nahiko lana izaten dut eta ikasleena beraien esku uzten dut. Migrazioarena, berriz, Aste Santuko oporretan egin nuen eta behinik behin kontaktuak eskura dituzte, izan ere GAPPS egoera ikusita eta, zuk diozun bezala, irakasle bakoitzak taldeetan antola dezala gero.
Hala ere, azken bolada honetan berrikuntza batzuk sumatu ditut eta ea datozen bertsiotan gai hau bideratzen duten...

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat