IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Kaixo lagunok
Laguntza eske natorkizue oraingoan. Kontua da duela dezentetik gabiltzala ikastolako gurasoei interneten erabilerari buruzko saio batzuk eskaini nahian. Kontua da, urte batzuetatik hona jabetu garela gure ikasleek, Lehen Hezkuntza amaitu eta DBH hasiera bitarte horretan,internetera salto egiten dutela "en masa". Alegia, LH6ra arte batzuk dagoeneko mezularitza aplikazioekin eta Fotolog bezalako aplikazioekin hasita badaude ere, erabilerak nabarmen egiten du gora LHko etapa amaitzen denean.
Konturatu gara hauetako ikasle askok ez dutela medioa menperatzen oraindik; eremu pribatuan baleude bezala jokatzen dute hauetako askok. Garbi dago,IKT konpetentziekin lotuta, sakon landu behar dugun gaia dela eta horretan hasiak gara. Guretzat bereziki garrantzitsua da interneten erabilerarekin lotuta, antzeko irizpideekin jokatzea etxean eta eskolan. Horregatik, iruditzen zaigu gurasoen esparrua ondo jorratu behar dugula, izan ere, gaizki ulertuak direla medio, gerta daiteke gure ikasleetako askok gelako jardunarekin lotutako jarduera asko etxean egitea debekatuta izatea (dagoeneko gertatu zaigu antzekorik).
datorren asteartean emango diogu hasiera ikastaroari. Formatua hauxe izango da:
Ikastaroaren formatuaren ideia, behin Fultxori entzundako ikastaro proposamen batean oinarrituta dago. Berak, komentatu zigunez Erentzun ikastolan antzeko esperientzia bat burutu zuten eta emaitzak oso positiboak izan zirela aipatu zigun ere.
Antzeko ikastarorik burutu al duzue zuen ikastoletan? Gustura jasoko nituzke Fultxo beraren edota zuetako beste edozeinen ekarpenak. Aurretik sortutako materialik edo partekatzeko izango bazenute, primeran etorriko litzaidake. Nireak prestatu bezain pronto, sarera igoko ditut denon eskura gera daitezen.
Eskerrik asko!
Etiketak: guraso_eskola, gurasoak, ikastaroa, ikt_konpetentziak
#Txuma: arrazoi osoa daukazu. Ikasleek eurek jabetu behar dira zein den erabiltzen ari diren medioaren ezaugarrietaz. Zuzenean beraiekin hitz egin behar da. Gure asmoa euren gurasoekin ere gauza bera egitea da ere. Gehiago esango nizuke, euren seme-alabak aurrean dituztelarik Fotologetara sartu eta bertan ikus daitekeenaren inguruko hausnarketa egitea pentsatuta neukan. Ikusiko dugu honek zerbaitetarako balio duen.
#David: esan bezala, ikastaroa elkarrekin egitearena ez da nire ideia. Fultxok antzeko zerbaait eginda zeukala komentatu zidan eta ideia oso ona iruditu zitzaidan. Dena den, ez nago oso seguru nola enfokatu ikastaroa, horregatik eskatzen nuen laguntza edo ideiak honen inguruan. Esan beharrik ez dago, prestatuko dudan materiala denon eskura jarriko dudala; zuetako norbaitek ere ekarpenik izango balu, ongi etorria izango litzateke.
Bienvenido a
ZirIKTeroak
Cargando fuente
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio