Ez dakit zuen administrariek ze programa erabiltzen dituzten nominak etab. egiteko. Kontua da gurean SAGEren Logic erabiltzen dela aspalditik eta gustura daudela. Arazoa Logic Class bertsio berrira egokitzean sortu da. Sagekoak oso profesinalak izan dira gurekin beti, eta oraingoan ere hala izan da. Ezin dut gauza bera esan Pandarengatik (bai, zer arraio egiten dugun horiekin? Ba kontratua bukatu arte eutsi, oraingoz.). Panda Administrator-ek Ms SQL Server-en bertsio txikia darabil (express delakoa), eta Logic-ek Standard behar omen du.
Kontua da eguneraketa egitean arazoak sortu direla zerbitzarian, eta Sagekoak piskat flipatzen ari direla kontua zenbat luzatu den ikusita. Bestalde, berez eta dirudienez arazoa Pandarekin bada ere, mantenu-etxeak Firebird zerbitzariarekin dela dio, eta elkarri pilota pasa eta pasa ari dira (Pandak noski, betiko soluzioa ematen die bere bezeroei: berriro instalatu).
Mila eta bat proba eta berrinstalazioren ondoren zerbitzarian ezin da Logic-en bertsio berria instalatu (egia esan funtzio gehiegi ditu, ea HUECOE edo delako horretatik laster datorren IkasWeb lorontzia, eta piskat husten dugun).
ZUetakoren batek ba al du coctail esplosibo hori zerbitzarian? ALegia, Panda + Logic Class + IkasDat? Eta, arazorik izan al du? Bestela, aspaldian pentsatzen dudan moduan, mantenu-etxearen arazoa dela konfirmatu besterik ez dut egingo.
Eskerrik asko.
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi