ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Gaur jakin dudanez Dell etxeak duela gutxi aurkeztu zuen netbook berria abuztuan komertzializatuko dute. Ezaugarriei begiratuta itxura ona ahrtu diet, kontutan izanik, gainera, prezioa modelo merkeenarentzat 300$-etakoa besterik ez dela izango.

Albiste honekin batera ere Asus eeePC 901 berriaren prezioak ere publikoak egin dituzte. Bide batez, Taiwan-en dagoeneko Asus eePC 1000H-en aurkezpena ere egin dutela jakin dut. Albiste asko iraila bitartean izango ditugunak. Ez al da komeni piskatxo bat itxarotea oraindik ekipo hauek erosten hasi aurretik? Zer itxura hartzen diozue Dell berriari?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Gure asmoa atera bezain laster ahalik eta Eee Pc gehien erostea zen. Baina zorionez eta atzerapenak direla eta aukerak zabaltzen doaz .
Dell aukera hau oso interesgarria ematen du, Msi-Wind delakoaren moduan. Acer aspire one aparatua ere oso itxura ona du.
Iraila segur aski interesgarria suertatuko zaigu. Momentuz 7 pulgadatako asus tramankulua baztertuko dugu. gutxienez 100 € -tan egon arte ;-D

Erantzun honi

Acer-ek uztailaren 11rako omen daukaAcer Aspire One-en lanzamentua prestatuta. Badirudi gainera erosteko modua ere izango dela. Bere ezaugarriak ikusita, Elkartean gauzak birplanteatuko direla pentsatu nahi dut, alegia, Irailerako Aspire One-ak erosteko aukerarik badago (edo Dell-ak berdin zait, Acer-ak diot stockean izango dituztela esan didatelako) ez dutela bereizmen eskasa duen ASusarekin jarraituko. Aurrerapena uzten dizuet hemen.
Eranskinak

Erantzun honi

Interesgarria oso, emandako informazioa Aitor. Nik bihar izango dut esku artean Asus eeePC 701 bat. Asteburu osoa izango dut probatzeko. Bereziki nabigazioarekin, bateriaren iraupenarekin eta sistemaren kudeaketarekin zerikusia duten atalak aztertu nahi ditut. Aurreiritziak ematea beti da arriskutsua baina, 800x480ko bereizmenarekin nabigazioa oso ez-erosoa bilakatu delaren sentsazioa daukat. Astelehenean izango duzue informazio guztia (semeak 2. maila amaitu du aurten; porbatzen utziko diot ea zer esaten duen)

Erantzun honi

Asus Eee PC 7"-koak MediMarkt-en iragartzen ari dira, izugarrizko berrikuntza balira bezala. Espero dut pausurik eman aurretik merkatua gehixeago begiratuko dutela, baina saltoki handietara sartu bada susmoa dut azkenean 7"koak erabili beharko ditugula. :(

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat