ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo danori
arazo txiki bat daukat aspalditik, izan ere gure Active Directoryko konfigurazioan hainbat talde edo OU (unidade organizatiboa) dauzkagu, asuntoa da irakasleak taldeari aplikatzen zaizkion politikak, pasahitzei dagozkienak, ikasle taldeari ere aplikatzen zaizkiola. Hortaz ikaslen kontuak askotan blokeatzen dira.
Saiatu naiz politika hori ezabatzen eta antza lortu dudala ematen du, bai zera!! Registrora joan eta userenv id 1100 errorea topatzen dut, honen arabera politikak talde horri etzaizkio aplikatzen.
Probatu ditut dcdiag (domeinu kontroladorearen diagnostikoa) exekutatzen, baita
Dcgpofix (poloitikak hasierako egoerara bueltatzeko) baina ni flowers!!

eskertuko dizuet edozein laguntza

Julen

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Beno, konpondu dudala uste dut.
2003 serverrek hainbat maila desberdin omen ditu, eta bakoitzak lehentasun desberdin bat dauka bahimenak ematerako orduan:
1-. Directiva Seguridad LOcal
2-. Directiva seguridad dominio
3-. Talde Politikak

Nire kasuan taldekoak modifikatuta ez nuen ezer lortzen eta lehenengoan eragin behar nuen.

zanks anyguey

Erantzun honi

Aupa

Dena den, Unidad Organizativa eta taldea ez dira gauza bera, bat antolaketarako da eta bestea politika bertsuak aplikatu behar zaizkien erabiltzaileak biltzeko.

Kar kar. Baina... oraindik migratu gabe?

Zer moduz doa Debianen konfigurazio hori?

Erantzun honi

kaixo

datorren ikasturteko sareko egitura piskat aldatu nahi dut, klase bakoitzak bere erabiltzaile/pasahitza debianen izateko, horrekin nabil baino beste hamaika kontukin ere. Datorren urteko ordutegiaren planifikazioa egitea egotzi didate. Ea federaziotik horrelako zerbitzari arrunt, tonto baten konfigurazioa lortzerik daukagun nahi dugun ikastetxeetan probatu ahal izateko.

kontakoizut

Erantzun honi

Ez nago guztiz ziur, baina pasahitzen politikak globalak direla esango nuke, talde guztiak hauen menpe daude.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat