ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Irlandara bidaltzen dugun diruaz hausnarketatxoa bultza nahi nuke; gure ikastoletan dauzkagun PCetan darabilgun softwarearen kostuaz demagogia egin nahi dut.

Azkar antzean egindako kalkulu bat botako dut, badakit ez dela zehatza, ez eta gutxiagorik ere! Baina ideia bat egiteko balio lezake:

100 ikastola inguru gara, bakoitzean 40 PC dauzkagula pentsa dezagun (zenbaitetan gehiago, beste batzuetan gutxiago), alegia 4000 PC

Horri ikasys sistemak eskatzen dituen makinak gehituko dizkiogu, ikastola bakoitzean LHko geletan erabiliko dela pentsa dezagun, eta ikastola bakoitzean maila bakoitzeko, 25 ikasleko gela bana dagoela jo dezagun. Alegia 100*6*25 = 15.000 makina.

Zenbakiak errazteko, oraingoan gora joko dut: Har ditzagun (4.000 + 15.000 =) 20.000 makina.

Bakoitzak windows sistema eragilea eta MSoffice lizentziak ordaindu behar baditu, bien salneurria 100 eurokoa balitz, 2.000.000 euro ordaindu beharko genituzke.

Zer egiteko gai izango ginateke dirutza horrekin?

Etiketak: lizentziak, softwarelibrea

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Joseba, Asus txikiak GNU-Linuxekin ere badatoz, eta oker ez banago horiek dira erabiliko ditugunak.

Erantzun honi

Aitor, eztabaidaren hasieran esan dut demagogia egin nahi nuela....
Mezuaren helburua zirIKTzea da, eta horretan ari naizenez, jarraitu egingo dut:.
Aitor, posible al da linux sistemarekin jardutea? Hala bada (ikasweb-en esperientziak besterik pentsa arazten dit), zuen ikastolan agian bai, baina beste ikastoletan ere linuxean oinarritutako sistemak erabiliko al dituzte?
makina horiek nork erosi eta ordaindu beharko ditu?
nork mantenduko ditu?
nork erabakiko du?
ikastola batean sistema aniztasuna onartuko al da?
zerbitzariren bat beharko dute... zein sistema dauka?
dagoenekoz Asus txikiena erabakita al dago?
Atzo bertan Zarauzko ikastolako batzarrean pilotajeari baietza eman zitzaion, baina han ez zen inolako azalpenik eman. Wi-fi sistemen uhinek umeei eragin diezaiekeen kalteaz baino ez zen eztabaidatu. Beste guztia aipatu ere ez zen egin, eta apustua egingo nuke batzordekoek ere ez daukatela informazio hori...

Ikus dezakezunez galdera asko eta erantzun gutxi dauzkat, horregatik aireratu nahi ditut. Azken finean guztioi eragiten diguten erabakiak daude atzean, eta inon ez dut informaziorik aurkitzen, ez eta ikasys beraren blogean ere (agian nire ikusmen txarraren ondorioz).

Orain arte GIEko IKT arduradunek izan duten jokaera dela-eta, okerrena pentsatu dut... Zenbat poztuko nintzatekeen hanka sartuz gero!

Erantzun honi

AI, ni bai motza, ez naiz konturatu.

Zalantza horiek, denok dauzkagu. Datorren astelehenean bilera batera ddeituta daude zuzendariak. Gu elakrrekin joatekoak gara. Beste dinamizatzailerik joango al da?

Lehen norbaitek aipatzen zuen moduan, benetan posible ote da nabigatzailean oinarritutako sistema bat aukeratzen den jostailuaren menpe egotea? Merkatua ez al dago gordinegi irailean atzean geratuko diren makinak erosteko? Irailera arte itxaronez gero, nork ziurtatzen digu berha ditugunean eskura izango ditugula?

Eta mantenuarena... no comment.

A:

Erantzun honi

Baina oso molongia da eta komunikabideetan txatxi de guai aterako da. Euskaldunak la reostia gara eta gurpila asmatu dugu. Mundua dar-darka hasi...
2.000.000 € beno agian hortik regalia batzuk atera daitezke.
Sarritan lizentzien kostua ez da arazoa, total inork ez ditu ordaintzen...
Arazoa sakonagoa da, oraingo sistemarekin ikuspegia estutzen dugu. Munduan leihoak besterik ez daude, aterik ez... beraz beti saltoka eta noizean behin sekulako ostioiak hartzen zenbait solairuko altueratik jausi egiterakoan.
Zer ematen didate redmon-ekoak niri, ba ezta arratoi puto bat erez. Zer egiten dut beraientzat... etorkizuneko bezero-jopuak sortu. Egia esateko nazkagarri sentitzeko modukoa da. Baina nork esan du eskola zuzena dela, edo irakaslegoak erabakietan zuzentasuna erosotasunaren gainetik jartzen duela.
Eepc, el pelanas-ek esaten zuen bezala: ¡Me parto el ojete! Asus-ek zerbait egin du guretzat? prezio eskaintzarik? prioritaterik eman digu? elkarlanik antolatu dugu? edo guztiok ezagutzen dugu enpresa baten bitartez zalduko digute(kaleko prezio berdinean+instalazioa?
Anton reixak abezte zuen bezala Manda carallo... manda carallo ¿quien carallo manda aqui?

Erantzun honi

Txantata txan!!! Eta orain PREMIA. Irailaren 10a da fakturen azken eguna.

Benetan inork sinesten al du ASUSen jostailuak egun horretarako egongo direla denontzat? Ez al da beste motibo bat gehiago bakoitzatk nahi duen HWa erabil dezan?

Saldu nahi diguten modeloa ez al dute oraindik erretiratu merkatutik? Nire Spectrum +2A 128k zaharrean ibiliko al da IkaSys?

Erantzun honi

ideia ona demagogia apur bat egiterarena; nik advocatus diaboli ren paperra hartuko dut.
Victor Hugok esan zuen bezala: "bere momentua heltzen denean, munduan ez dago ezer ideia bat baino ...", momentua heldu zaigu???
eta momentua orain bada, nola bideratuko dugu migrazioa??
ele zintxoak izan

Erantzun honi

Kontua da, LH1-eko ikasleek ez dutela migraziorik behar, horiek garun garbiarekin heltzen dira. Migrazioa behar dutenak, eta barkatuko didazue, irakasleak dira. Zergatik bihurtu behar ditugu gure seme-alabak windows dependiente? Irakasleek besterik ezagutzen ez dutelako? Hori bada arrazoia, berriz barkatu beharko didazue gauzak gordin esateagatik baina... onartezina da, gaizki ari gara.

Ahoa betetzen zaigu solidaritatea, elkartasuna, elkarlana, ezagutzaren unibertsaltasuna eta horrelako kontuekin (irakur ezazue euskal curriculumaren hitzaurrea), baina gero, aplikazio zuzena duen aukera aurrez aurre mahai gainean jarri eta guztiek esaten dute nik teknologiaz ez dakit... Hau, ordea, ez da teknologiaz jardutea, gizarte ereduaz ari naiz ni: auzolanean sortutako aplikazioetaz, eten teknologikoari aurre egiten dion filosofiaz, ezagutza mundu guztiaren eskuetan jartzen saiatzeaz, eredu solidarioaz, ekonomia lokala garatzen lagunduko duen ereduaz, erabakiak gure inguruan hartzeko aukeraz, euskaraz erabili ahal izango ditugun aplikazioez...

Hori guztia kontuan hartuz gero, migratzeko garaia iritsi dela onartu beharra daukagu, eta lehen esan dudan bezala, migratu beharra irakasleek daukate, ez ikasleek.

Erantzun honi

Beitu Joseba, guztiz adoz nago zure planteamenduekin, eta gure ikastolan poliki poliki aurrera goaz norabide "zunenean".
Badakit zu guda honetako beterano bat zarela eta ni aldiz ailegatu berria besteri ez naiz, agian horregatik nik daukadan perspektiba apur bat desberdina da.
Hau da, nire iritzi apalean, ikastolok euskalerriko hezkuntzan software libreren mugimendu lideratzeko aukera daukagu, eta nik gauzak ikusten ditudan moduan, lehenago edo beranduago denok igo beharko gara geldi ezina den mugimentu honetara.
Argi dago, jada barruan gaudenok besteak konbentzitu beharko ditugula, baina migrazioaz hitz egiten nuenean ez nuen hitz egiten ikasle edo irakasletaz, baizik eta ikastoletaz, hau da nola planteatuko dugu, eta hemen errealistak izan beharko dugu, migrazio hori ikastola guztietara heltzeko.
Benetan uste dut diskurtso bortitzak ez digutela lagunduko, hau da besteei kaña ematea ongi egon daiteke neurri batean baina jedea gure aurka jartzeko arrizkuan gaude. Software librearen argudio etikoak eztabaida ezinak dira, inork ez digu aurre egingo terreno honetan; eta nik ikusten dudanaren arabera, argudioak harrien antzera beraien kontra bota beharrean erakutzi behar diogula esanez: "beitu hau dago, ondo dago, etikoa da, eta erabiltzea posiblea da gu erabiltzen dugulako; zuk ikusi zer egiten duzun eta agian ikastola guztiak heltzen badiogu egitasmo honi zerbait polita egin dezakegu elkarrekin..."

Nola planteatu daiteke migrazio hau beraz ikastolen mailan? zein izango zen eman beharreko lehenengo pausua?? Dinamizatzaileak formatu, zuzendariak konbentzitu, federaziotik tresnak eskaini.... nik egia esanda ez daukat oso garbi zein izan beharko lukeen biderik egokiena.

Erantzun honi

Aupa David,
Ezin dugu bizitza osoa pasa zaila dela esanez, ezer egin gabe. Nik ikusiko banu federazioak erabakia hartua duela, eta bidea urratzen ari dela (mantso izan arren) lasai nengoke, baina ez dut horrelakorik ikusten. Erabaki estrategikoa dela uste dut, ezin du pertsona gutxi batzuen esku egon, eta horretara bultza beharra somatzen dut. Bitartean, ikastola batzuetan, bertako dinamizatzailearen arabera, urratsak emango dira, baina beste batzuetan ez. Hori egokia al da?

Software libre bidez funtziona daitekeela argi dago, munduan esperientzia asko daude, baina gure ikastolak atzean geratu dira dagoenekoz. Zenbat eta lehenago heldu gaiari orduan eta errazagoa izango da bidea. Hainbat puntu azpimarratuko nituzke;
1.- dinamizatzaileen formazioa funtsezkoa da
2.- federazioak lagundu egin behar du (elkarrekin jardutea, esperientziak trukatuz, funtsezkoa da).
3.- Mantenua ere ziurtatu egin behar da: askotan entzun dut federazioak hainbat zerbitzu (diru-truk) eskaintzearen ideia. Honek ezin al du izan horietako bat? Bestela ere, Euskal Herrian ez dut uste software librean diharduen enpresarik falta denik...
4.- Orokorrean, irakasleei ere formazioa eskaini dakieke, baina software jabedunera ohituta dagoen bat software librean ere ondo moldatuko litzatekeela iruditzen zait. Office edo OpenOffice oso antzekoak dira. Outlook erabiltzen dutenek yahoo-ren edo gmail-en posta kudeatzeko arazorik ez badute, zergatik edukiko dute arazoren bat evolution erabiltzerakoan? photoshop erabiltzen dutenek zein arazo edukiko dute The Gimp erabiltzeko?
5.- Gurasoei ere eztabaida honen berri eman beharra dago, azken finean guztioi dagokigun gaia baita.

Erantzun honi

RSS

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat