ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Aurreko batean Aitorrek zioen moduan, pasa den uztailaren 11an Acer-ek bere Aspire One netbook berria salgai ipini zuen. Antza denez, Carrefour izan da lehenengoa produktua komertzializatzen. Dirudienez salmenta arrakastatsua izan da, izan ere, une honetan produktua agortuta dago eta.

Iturria: LinuxZone

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Atera bezain laster agortuta!! Argi zegoen gertatutakoa. Korreoan jaso dut gure kontsultorearen mezu bat asus eramangarriak "por fin" eskuragai daudela tech data bitartez. Justo beraietaz paso egiten dugunean (pertsonal mailan, profesionalki ba dakizue zein den egoera ;-)

Erantzun honi

A, ba niri esan didate Asus-ak lortzeko zailtasunak zeudela, eta, aldiz, Acer-ak lortzea posible omen da.

Eta PREMIA? Noiz esango digute sartu ahal izango dugun?

Erantzun honi

Mediamarkt-en ere begiratu dut eta han ere agortuta dago Acer ekipoa. Dena den, netbooken inguruan dagoen aukera zabalean ezagutzen ez nuen Medion Akoy Mini ekipoa salgai dutela ikusi dut. Hementxe irakur dezakezue ekipo honen inguruko analisia. Azpian uzten dizuet horietako ekipo bat ubunturekin lanean.

MSI Wind-en antza daukala esango nuke nik, Ahtec etxeak ere laister kaleratuko duen LUG modeloa MSI Wind-en klona dela ikusten den bezala.

Erantzun honi

Niri eztabaida honek hotz uzten nau momentuz, agian ekipo zoragarri hauek probatzeko betarik ez dudalako izan :-( Periferian bizitzearen desabantailak akaso. MediaMarkt-en saltzen duten MEDION markako E 1210 ultramobilak itxura ona du bai pantaila aldetik baita beste ezaugarri aldetik ere bai (Giga bateko memoria, 80Gb-eko disko gogorra). Ematen du merkatu arin mugitzen ari dela.
Bestalde oso farregarria da El Mundoko teknologia gehigarrian Asus UMPC-ri buruzko analisian esaten dena: El modelo que hemos probado se basa en Windows XP..... Opcionalmente se comercializa con Linux.
Norbaitek udan probatzeko IPHONE bat utziko???

Erantzun honi

Oraintxe bertan konfirmatu dute ofizialki. Datorren urtean Acer Aspire One ekipoak izango ditugu IKASYS proiektua aurrera eramateko.

Erantzun honi

Jooooooodeeeeeeeeeeeerrrrrrrrrrrrr!!! benetan berri ona!! Argi dago Asus etxeak erratu duela bere estrategia goitik behera. Baita esan daiteke acer egindakoa "despues de visto todo el mundo es listo" dela, baina guretzat hobeto. Osssoooo Onndo!

Erantzun honi

Jakinda Acer eramangarria izango ditugula esku tartean aurkitu dut webgune interesgarri bat forumak eta abar dituena, batez ere sortuko diren arazoak ahalik eta arinen konpontzeko.

Aspireoneuser.com

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat