ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo

OpenOffice erabiltzen urte batzuk badaramatzat ere, pentsatu ere egingo ez nuen arazo bat sortu zait. Linuxen izan nuen behin antzeko arazo bat, baina guztia Gnomeren integrazio-pakete bat instalatuta konpondu zen. Harira:

Windows XPn OpenOFfice 2.4 instalatu eta sareko karpetetan dauden dokumentuak irekitzen hastean Irakurtzeko soilik irekitzen dizkit, eta ezin dut aldaketarik egin. Ez du zentzurik, seguru nago tontakeri bat dela, baina ez dakit zer egin.

Migratuko duten bakarrak izango ez garenez, zuetako inori ez al zaio berdin gertatu? Eskertuko nuke erantzutea, parketa birkonfiguratzen ari naiz eta uste dut erotu egingo naizela.

Eskerrik asko

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Aupa Aitor. Bada gu oraintxe gaude ekipoak datorren urteari begira konfiguratzen eta oraindik ez dut eduki zuk diozun hori frogatzeko aukerarik. Aste honetan lanarekin bukatuko dugula espero dut eta ahal bezain pronto erantzungo dizut.

Erantzun honi

Aupa. Zer ari zara, teknikariarekin batera? Ni ere horretan nabil, eta arazo konpondu dut (dena den absurdua da). Sareko baimen kontua zen, logikoa denez, ez OOren arazoa. Baina berez, karpeta horietako edukiek ez lidakete arazorik sortu behar. Moska samar geratu naiz.

Porzierto. Azkenean Asusak dira edo zer? Niri jadanik galdetu didate armairuaren kontsumo elektrikoa etab. Noski, zenbaitek arazoak izan zituztela esan zuten eta begiratu behar da.

FLipatzen ari naiz. UECOEko zerbitzaria ere ez dut jaso eta Ekain bukaerarako iritsiko zela esan zidaten. Aurtengo PREMIA betetzeko agian Plastidecor-en fakturak bidali beharko ditugu.

Erantzun honi

Gabon. "Batera" baino gehiago "bera" da lan horrekin ari dena. Aste osoa pasa dut ikastolatik kanpo eta bueltatu naizenean, datorren urteari begira egiteke ditugun zereginekin bukatu beharra izan dut. Alde batetik, PREMIAko eskaera (UECOEren arazo hori ez daukat nik), LHrako prestatu behar ditugun bi gela berezientzat behar ditugun baliabideak eskatu (gela barruan sartuko ditugun ekipoekin batera baliabide osagarriak sartu nahi ditugu hauei ahalik eta etekin gehien ateratzeko) eta egingo dugun migrazioa dela eta, mantenua eramango duen enpresak bete beharko lituzkeen baldintzak zehazten ari naiz. Amaitutakoan ikastolako ekipoak nola geratu diren ikusi beharko dut. Honen inguruan zerbait berezia egongo balitz komentatuko dizut.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat