IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Ekainean oporrak hartu genituenean ikasturte hasiera gogorra izango nuela sumatzen nuen eta garbi dago bete-betean asmatu nuela. Aste gogorra ikasturte hasierako hau. Poliki poliki ari naiz aurreikusitako zeregin guztiak betetzen baina une honetan lan potoloenari heltzea tokatzen zait.
Orain arte, batxilergoko ikasleek soilik izaten zuten Windows-eko erabiltzaile kontu eta GApss-eko posta kontu pertsonalak. Beste ikasle guztientzat erabiltzaile generikoak sortuta genituen Windows-erako. Ikasleen artean partekatutako karpetekin arazo batzuk izan ondoren, kontu pertsonalak sortzea erabaki dugu aurtengo ikasturterako. Bestalde, geroz eta gehiago dira web baliabideak erabiltzen dituzten irakasleak eta ikasleak zerbitzu hauetara harpidetzeko ezinbestekoa ikusten dugu bakoitzak bere posta kontu propioa izatea ere. Horrela, Lehen Hezkuntzako 1. mailatik aurrerako ikasle guztiei mota bakoitzeko kontu bana emango diegu, ikastolako ibilbide osoan erabili ahal izango dutena.
Saltsa horrekin hastera noa eta, ezer egiten hasi aurretik, lana nola aurreztu dezakedan jakin nahiko nuke. Alegia, GApps-en posta zerrenda luzeak CSV fitxategien bitartez sortzea arazoa ez den bezala, ez dakit hori bera egitea posiblea ote den Windows 2003ko Active Directory-n. Ikasle bakoitzari bere erabiltzailea banaka banaka sortu beharrean (500 bat kontu sortu behar ditut) gelaka sortzeko aukerarik ba al dago? Sor al daitezke erabiltzaile kontuak multzoka GApps-en egiten denaren antzera?
Etiketak:
Artikulu honen bigarren zatia ezagutu nahi baduzu, hementxe duzu jarraipena
Bienvenido a
ZirIKTeroak
Cargando fuente
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio