IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Azkenean uste baina azkarrago lortu dut kontu guztiak sortzea. Irtenbide on bat aurkitu ezean, aste osoa kontuak sortzen pasako nuela imajinatzen ari nintzen baina azkenean, goiz bateko lana izan da. Kontutan izanda ikasle bakoitzak sarerako eta posta elektronikorako sarbidea ikastolan egindako ibilbide osorako izango duela, ondo aprobetxatutako denbora izan dela iruditzen zait. Dena den, datuak sartzen baino gehiago, aurreko planifikazioa egiten pasa egiten pasa dut. Zuetako norbaitek gauza bera egin nahiko balu, hemen azaltzen dizuet zein izan den aurretiko planifikazio hori; ea horrela lana aurrezten laguntzen dizuen.
3. urratsa: csv-a ADManager Plus-era inportatu. ADMPlus-en admini gunean "AD Mngmt" hautatu eta "Create users" lekuan sartu. Lehendabizi aurretik sortutako txantiloia aukeratu beharko dugu leihoaren eskuinaldean agertzen den lekutik. Horrela kontu guztiek guk aurretik definituta ezaugarriak izango dituzte. Ondoren, "Create bulk users" aukeran klik egin eta aurretik sortutako csv fitxategia igo. Dena ondo badoa, fitxategian ditugun ikasleen zerrenda ikusi ahal izango dugu. Aurrera egin eta segundotxo batzuen ondoren, kontu guztiak sortuta izango ditugu, bakoitza bere OUn eta bere karpeta pertsonalarekin. ADMPlus-ek izenen bat errepikatuta topatzen badu (450 bat kontutik bost izen bakarrik agertu dira errepikatuta), erabiltzaile izenaren amaieran 2 bat erantsiko du. Aukera hau, dena den, aurretik definituta izan beharko dugu sortu dugun txantiloian.Esan bezala, prozesu honekin 450 bat kontu sortu ditut goiz batean; ikasleek windows eta posta kontu bana jasoko dute gaur, erabiltzaile eta pasahitz berdinekin bietan.
Etiketak:
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio