IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Zuetako batzuk gogoratuko duzuen bezala, iazko ikasturtean denbora asko dedikatu genion Ning plataformaren euskaratze lanari. Egindako lanarekin ia webgune osoa euskaratzea lortu genuen. Ning-eko arduradunekin harremanetan jarri nintzen eta itzulpen fitxategiak bidali nizkien euskara hizkuntza "ofizialen" zerrendan agertzeko. Konturatuko zineten bezala, denbora asko pasa da ordutik eta ez didate kaso handirik egin.
Bitarte honetan, berrikuntza ugari erantsi dizkiote Ning-i eta itzultzeko elementu gehiago sortu dira. Oker ez banago, egin genuen itzulpenak, une honetan, aplikazio osoaren %89a bakarrik suposatzen du. Dena den, fitxategi honekin Ning-en atal nagusienak euskaraz erabil daitezke eta, esan beharrik ez dago, zerotik itzulpena egiten hastea baino hobea dela fitxategi hauek erabiltzea.
Onartu beharrean nago torpe xamar ibili naizela ni kontu honekin, izan ere, zuetako batzuk fitxategi hauek lortzeko eskaria egin didazue zuzenean eta ez naiz konturatu, hementxe bertan ipini ditzakedala nahi dituenak jaitsi eta bere sarean erabili ahal izateko.
Tira, berandu bada ere, hementxe ipintzen ditut denon eskura. Ning euskaraz ipintzeko jarraitu beharreko prozedura nahiko sinplea da. Urrats pare baten ondoren, sare ia osoa euskaraz agertuko da.
Bide batez, eskaera txiki bat ere egin nahiko nuke: norbaitek egindako itzulpenari hobekuntzak eransten badizkio edota euskaratze lanarekin jarraitzen badu, eskertuko nioke honen berri emango balu eta, orain egin dugun moduan, itzulpen berria denon euskara ipiniko balu.
Etiketak:
Bienvenido a
ZirIKTeroak
Cargando fuente
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio