ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Zuetako batzuk gogoratuko duzuen bezala, iazko ikasturtean denbora asko dedikatu genion Ning plataformaren euskaratze lanari. Egindako lanarekin ia webgune osoa euskaratzea lortu genuen. Ning-eko arduradunekin harremanetan jarri nintzen eta itzulpen fitxategiak bidali nizkien euskara hizkuntza "ofizialen" zerrendan agertzeko. Konturatuko zineten bezala, denbora asko pasa da ordutik eta ez didate kaso handirik egin.

Bitarte honetan, berrikuntza ugari erantsi dizkiote Ning-i eta itzultzeko elementu gehiago sortu dira. Oker ez banago, egin genuen itzulpenak, une honetan, aplikazio osoaren %89a bakarrik suposatzen du. Dena den, fitxategi honekin Ning-en atal nagusienak euskaraz erabil daitezke eta, esan beharrik ez dago, zerotik itzulpena egiten hastea baino hobea dela fitxategi hauek erabiltzea.

Onartu beharrean nago torpe xamar ibili naizela ni kontu honekin, izan ere, zuetako batzuk fitxategi hauek lortzeko eskaria egin didazue zuzenean eta ez naiz konturatu, hementxe bertan ipini ditzakedala nahi dituenak jaitsi eta bere sarean erabili ahal izateko.

Tira, berandu bada ere, hementxe ipintzen ditut denon eskura. Ning euskaraz ipintzeko jarraitu beharreko prozedura nahiko sinplea da. Urrats pare baten ondoren, sare ia osoa euskaraz agertuko da.

Bide batez, eskaera txiki bat ere egin nahiko nuke: norbaitek egindako itzulpenari hobekuntzak eransten badizkio edota euskaratze lanarekin jarraitzen badu, eskertuko nioke honen berri emango balu eta, orain egin dugun moduan, itzulpen berria denon euskara ipiniko balu.

Partekatu

Eranskinak

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Mila esker Jolaus.

Zure argibideei jarraiki sortu nahi dudan sarea problemarik gabe euskaratu dut. Zip artxiboa erauzi, ning sareko hizkuntza inportatzailea erabili, arakatu, erauzitako karpetatik php artxiboa hautatu eta listo.

Gero, kutxatilatxo batzuk itzultzen ibili naiz. Aspertu naizenean irten eta % 48 euskaraturik dagoela adierazi dit programak. Horrenbeste handitu da ning urte betean?

Nik itzuli ditudan kutxatilatxoak ning erabiltzaile guztien eskura uzteko zerbait berezia egin beharko dut?

Barkatu galdezka segitzea, baina kutxatilak itzultzen aurrera egiteko asmoa daukat eta ez dut alferrikako lana egin nahi.

Agur t'erdi.

Erantzun honi

Aupa Gorka

ZirIKTeroak %59an euskaratuta dagoela ikusi dut. Zip fitxategia deskonprimitzerakoan bi fitxategi agertu behar zaizkizu. Itzulpena bi fitxategien arten banatzen da; biak igo behar dituzu.

Gogoratzen dut itzulpenarekin hasi ginenean 30 fitxa zeudela euskaratzeko; gaur egun, 45 daude. Asko dira, beraz, urte luze honetan Ning-ek izan dituen berrikuntzak. Ez dakit Ning erabiltzen duten beste sareetan norbaitek heldu dion geratzen diren testu lerroen itzulpenari. Zuk diozun bezala, interesgarria litzateke jakitea ea norbaitek dagoeneko lan hori egina duen, alferrikako lana ez egitearren.

Agian jarrai genezake garai batean hasitako lana berriro ere auzolanean, ez dakit. Jendea prest balego erabiltzaileei edizio baimena emango nieke eta denon artean itzulpena azkarrago egingo genuke. Ez dakit zer iruditzen zaien besteei.

Erantzun honi

Mila esker, Jolaus, berriro ere zeure erantzunaren azkarrarengatik. Arrazoi duzu, artxibo bat besterik ez dut inportatu eta euskarria euskaraturik nahiko itxuroso topatu dudanez egina nuela pentsatu dut...

Gero, zeure goiko ohar hori irakurrita, beste artxibo txikiago hori ere inportatu dut inolako problemarik gabe eta bai, itzulitakoaren ehunekoa %57raino igo zait (%57, ez zuk hortxe goian diozun legez %59 ¿??).

Itzulpenarekin aurrera egiteko, ni behintzat prest nauzu, nahiz eta programatzaileen hizkuntzan idatzita dauden leihatila potolo horietako batzuk beldur apurtxo bat ematen didaten...

Erantzun honi

Kaixo

Lehengo batean aspertuta nengoen eta kutxa batzuk euskaratu nituen. Hala ere ni ere harrituta geratu nintzen izan den hedapenarekin. Lehendik itzulita dauden guneetarako testu berriak sortu dituzte, hutsune txikiak ditugu han eta hemen, eta ni ere, egia esan, aspertu nintzen arte aritu nintzen. Uste dut % 1 igo zela portzentaia. Frustante samarra da, baina tira.

Erantzun honi

Barkatu erantzunaren sinpletasunagatik (sinplekeria ez izatea espero)...

Aitor, zeuk egin duzun lan hori % 1-edo delakoa itzuli baduzu, zure lana zirIKTeroen sarean islatuko da bakarrik? Ning euskaraz erabili nahi duten beste sare batzuetan zeure itzulpen lan hori jasotzeko zeuk esportatu eta beste batek inportatu beharko luke artxiboren bat? Badago ning horretan itzultzaile guztien lana bateratzen duen sistemarik ala itzultzaileek haien artean adostu behar dituzte kontu hauek guztiak?

Erantzun honi

Aupa Gorka

Nik dakidala ez dago zuk diozun aukera hori. Sarea bakoitzean egindako itzulpenak, sare bakoitzak dituen karpeta propioetan dauden fitxategietan gordeta geratzen dira. Esportatzea/inportatzea aukera besterik ez da geratzen.

Horrela zen behintzat, duela hilabete batzuk. Ez dut entzun azkenaldian aldaketak egon direnik kontu honen inguruan.

Erantzun honi

Pena.

Sare bakar batekoen menpe, beraz, itzulpen osoa. Wikispacesekoek askoz hobeto antolaturik daukate kontua nik uste. Edonork itzul dezake, eta kutxatila bakoitzeko "submit" botoia sakatu behar. Haiek aldaketatxoren bat egiten badute dagoeneko itzulita dagoen leihatilakoa "fuzzy" bihurtzen da eta aldaketatxoa euskal bertsioan ere egin behar baina oso erraz oraingoan. Pootle sistemaren egiten da, badakizue.

Nik Pootle hori erabili badut ere ezaugarri teknikoez zero. Ezagutzen al duzue Pootle sistemarekin aurrerago dabilen norbait? (Nik Julen Ruiz izena ikusi dut handik eta hemendik behin eta berriro baina ez dut gizona ezagutzen). Posiblea litzateke ningerako itzuli behar diren testuak Pootle euskarri batera esportatzea, itzulpena pootleren babespean egin eta atzera inportatu ningera?

Berriro diotsuet, nik kontu tekniko hauetaz, zero.

Erantzun honi

Egun on:

Laguntza eske idazten dizuet. Sare bat sortu berri dut NINGen eta euskaratu nahian nabil.

Zipeatutako karpeta jaitsi dut eta bertan zituen bi artxiboak atera ditut. Administraziorako tokian "Editor de Idioma"n sartu naiz, "Importacion avanzada"n "Inporta tu archivo de idioma" aukeratu dut eta PHP luzapean duen artxiboa igotzen saiatu naizenean mezu honekin erantzun dit:


"Ha ocurrido un error

1. XG_CustomMessageCatalog_custom_1906027284.php - TO_GET_YOUR_PHOTOS_FROM_FLICKR - Argumento de formato no reconocido junto a '%S-ri baimena eman behar diozu zure Flickr kontuan lotuta egoteko.' en 'Flickr-etik argazkiak inportatzeko, aurreti %S-ri baimena eman behar diozu zure Flickr kontuan lotuta egoteko.'
2. XG_CustomMessageCatalog_custom_1906027284.php - SORRY_USERNAME_YOU_CANNOT_ACCESS - Argumento de formato no reconocido junto a '%an sartu. Bidali egin zaituzte eta.' en 'Barkatu, %s, ezin duzu %an sartu. Bidali egin zaituzte eta.'
3. XG_CustomMessageCatalog_custom_1906027284.php - X_ADDED_A_COMMENT_TO_A_BLOG_POST_ON_Y_ELLIPSIS - Argumento de formato no reconocido junto a '%2$(e)n blogean' en '%1$s(e)k iruzkin bat gehitu du %2$(e)n blogean'
4. XG_CustomMessageCatalog_custom_1906027284.php - REMOVING_X - Argumento de formato no reconocido junto a '% ateratzen' en '% ateratzen'
5. XG_CustomMessageCatalog_custom_1906027284.php - Reglas especiales - El código Php no es válido"

Laguntzerik?

Mila esker

Erantzun honi

Niri ere gauza bera gertatzen zait. Errezeloa zerbait aldatu dela plataforman bertan.

Bestalde, Elgg plataforman erabiltzaileak hizkuntza aukera dezake (language selector). Baina Ning-en, nik dakidala, ez dago horrelakorik. Nik bilatu dudan bakarra hau da, baina nonbait Ning-en zerbait aldatu da, eta jada ezin index.php fitxategia aldatu. Honen berririk bai?

Ta azkenik, prest nengoke itzulpen lanetan laguntzeko.
Mila esker

Erantzun honi

Bere garaian ez zitzaidan batere egokia iruditu Ning itzultzeko prestaturik zegoen sistema. Ez zen hain erraza talde lanean aritzea... Jolausek pasatu zidan zirIKTeroen itzulpena aprobetxatu nuen eta neuk ere pixka bat gehiago itzuli nuen... Euskal itxura dauka nire Ning horrek orain, nik uste, baina % 40-edo itzuli gabe dago.

Ning baztertu eta Elgg horretara igarotzea pentsatu izan nuen neuk ere... Denbora faltagatik edo alferkeria hutsagatik ez dut oraindik egin.

http://delicious.com/gorkaazkarate/Elgg.

Erantzun honi

Arratsaldeon!
Niri ere aurreko lagunei bezala NINGek ez dit uzten itzulpen "paketea" igotzen. Dena den topatu dudana zera da, orain NINGek aukera ematen duela bakoitzak itzulitako "esportatzeko".

http://help.ning.com/cgi-bin/ning.cfg/php/enduser/std_adp.php?p_faq...

Export your translation

Translating a network can take a lot of time. For this reason you may want to export your translation to share with another Network Creator or to use on one of your other social networks powered by Ning. Follow these steps:

1. Sign in to your social network as the Network Creator.
2. Navigate to http://NETWORK_NAME.ning.com/lib/scripts/translations.php where NETWORK_NAME is the .ning.com name of your social network
3. Click on the download link that corresponds to the translation you would like to export. Save the file to your computer.

Agian honen bitartez lana elkarlanean egin dezakegu, zuek dagoeneko itzulita duzuenetik abiatuta.

Mila esker

Erantzun honi

Nigatik ados, baina halako lan eskerga burutzeko lehenik lokalizazioaren arazoa konpondu beharko litzatekela uste dut: erabiltzaileak hizkuntza aukeratzeko aukera. Lehen posible zen index.phpa hackeatuz, baina orain ez da posible horrelakorik.
Dena dela, eskerrik asko, Virginia.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat