IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.
Kaixo lagunok
Bi egun daramat GApps bitartez ikasleen taldeak sortu nahian. Bi modutara sortu ditut:
Bietan dena ondo doala esaten dit eta taldeak ikusi ahal ditut. Baina behin saioa amaitu ondoren berri bat hasten dudanean taldea ez da inondik ageri.
Ez dakit honekin zerikusia duen baina egutegian ere gauza misteriosoak gertatzen zaizkit. Posta elektronikoaren goialdean dagoen estekatik zuzenean salto egiten badut egutegira ezin dut egutegi berririk sortu, ebentorik sortu ezta kontaktuak gehitu (errore mezu bat agertzen zait azken kasu honetan). Saio guztiak isten baditut eta zuzenean egutegian sartzen banaiz orduan ez daukat arazorik.
Zuetako norbaiti antzekorik gertatu ote zaio?
Etiketak:
Ez dakit ze demontre den gertatzen dena. Aurrekoan adibidez, posta irekita nuela goialdean agertzen diren esteken bitartez Sites-era egin nuen salto (posta ingelesez erabiltzen baduzu hortxe agertzen da link zuzena). Arazoak izan nituen dokumentu batzuk igo eta, behin igo ondoren, ezabatzeko. Postan saioa itxi eta zuzen sartuta Sites-en arazorik ez nuen izan.
Bitxiena da aurrekoan Google Reader isterakoan konpondu zitzaidala egutegiarekin nuen arazoa. Google Reader GApps-en zerbitzuetatik kanpo geratzen da baina alta ematerakoan erabili nuen posta helbidea GApps-ekoa da. Ez dakit honek nonbait traba egiten ote dion GApps-eko kontuari edo. Total, ohitura daukat Firefoxen posta, egutegia eta GReader beti irekita edukitzeko. Sekulan ez dut arazorik izan baina azkenaldi honetan zerbait arraroa gertatzen ari da.
Jarraituko dut inbestigatzen.
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio