ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Denbora luzean ikasweb erabiltzeko aukera bakarra IE izan da. Azken denboran eta gero eta modernoagoak garenez Firefox erabiltzeko aukera agertu zaigu, printzipioz salbuespen bakarra administrazio atala izanik. Nire galdera hau da, Tutoretza modulua firefoxekin erabiltzea lortu duzue? horrela izango zela uste nuen baina azken aldi hontan eta FF 3.0 erabiliz ez dago ezer egiterik.
Denbora luzez egon nahiz nire lankide maiteak animatzen modulua erabiltzera Acer mikro-eramangarriekin, eta hara non non e posibile. Ideiaren bat gai honekin lotuta? Konponbideren bat?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Aupa Javi:

Mezu honetan kontatu nuen Ikasweb eta Firefox 3 bateraezinak zirela. Egia esan behar badizut, gure ikastolan Ikasweb "aparkatzen" hasita gaude eta une honetan ezingo nuke esan zein motako arazoak dauden.

Guk, egin zuten azken eguneraketarekin, zerrenden moduluarekin nahiko larri ibili gara, baina hori beste kontu bat da. Gure ikastolako irakasleek badakite Ikaswebekin lana egin behar badute, IE erabili behar dutela. Tristea da, baina horixe da daukaguna.

Erantzun honi

Aupa Mikel!! oraintxe bertan eta gure txoko honetan sartu aurretik Google Chrome instalatu, eta bisitatu dudan lehenengo webgunea gure intraneta izan da. Atera berria kapaz izan da zuzenean tutoretza bat sartzen inongo arazorik gabe. ¿? Antza denez Chromek Safariren oinarria erabiltzen du. Gustatuko litzaidake jakitea zein den ezberdintasuna webguneak irakurri eta agertzerakoan. Firefoz "Librea" ezin du, eta IE eta Safari " ez libreak" posiblea dute... Ikasweb duen kodea ajax informatikoa da edo Ajax pino delakoa? Diniok esango zuen moduan... Toy confundio.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat