ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo lagunok

Argazki kamera digital berri bat erostekotan gabiltza ikastolan. Garai batean gertutik jarraitzen nituen merkatuan agertzen ziren gailu berriak baina azkenaldi honetan, zerbait utzita daukat kontu horiek. Txoko honetan horrelako katxibatxeekin saltseatzea gustukoa duen norbait egongo dela pentsatu dut, beraz, foro honetan laguntza eskatzea otu zait.

Bilatzen ari naizen argazki kameraren ezaugarri orokorrak hauexek lirateke:

  • 300€ inguruko prezioa.
  • Tamaina txikikoa, alde batetik bestera erraz eraman ahal izateko
  • Bideoa grabatu behar du eta ahal dela, definizio altuan
  • Oinarrizko erabilerarako automatikoa bada ere, obturadorea eta beste hainbat parametro eskuz konfiguratzeko aukera.

Ez daude lehentasunen artean bereizmena, bisore optikoa, konektibitatea edota argazkiak gordetzeko euskarri mota.

Niri Panasonic Lumix DMC-LX3 modeloa gustatzen zait. Norbaitek ba al du bestelako gomendiorik? Zenkiu!.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Panasonic Lumix horiek oso onak izaten dira, optika ona izaten dute, zooma asko zabaltzen da (gran angular modukoa) eta egokia da geletan argazkiak ateratzeko. Panasonic marka oso ona da tamaina horretako kameratan.

Orain refex bat begiratzen ari naiz ni, niretzaeko, eta helbide honetan aipatzen duzun kamararen azterketa sakona eta profesionala egiten dute. Highly recommended etiketa jarri diote. Beraz, mundiala.

Bestela eskuko kamaretan ni Sony-zalea naiz, argazki bikainak ateratzen ditu automatikoan eta baterien iraupena harrigarria izaten da.

Ni Panasonic hori erosiko nuke zalantzarik gabe.

Erantzun honi

Kaixo!!

Nik PANASONIC Lumix DMC-FX35 bat daukat eta oso pozik nago egindako erosketarekin. Berez, reflexa nahiago dut, baina oso eramangarria da eta argazki onak ateratzen ditu. Gainera, Fultxok komentatu duen bezala, zooma asko zabaltzen da eta gran angular-en antzerako efektua egiten du. Dudarik gabe, marka honetako argazki-kamera bat erosteko gomendioa ematen dizut.

Ondo-ondo izan!!

Erantzun honi

Aupa Amaia

Eskerrik asko gomendioarengatik. Ezaugarri teknikoak garrantzitsuak badira ere, beti izaten da interesgarria erabiltzaileen esperientziak ezagutzea. Sekula ez dut Panasonic bat izan eskuetan eta zalantzak nituen optikaren kalitatearen inguruan. "Gran angularrarena" interesgarria da , izan ere, askotan atera behar ditugu gelako argazkiak edota eraikinen argazkiak eta kamara askorekin jaso daitezkeen eremuak nahiko eskasak izaten dira.

Zure iritzia irakurrita lasaiago geratzen naiz.

Mila esker Amaia.

Erantzun honi

Beno, azkenean zer moduz kamararekin? Nik Reflex digital bat erosi dut (Nikon d-60a) eta pozik baino poziago nabil.

Erantzun honi

Aupa Fultxo

Datorren astean biltzekoa naiz administrariarekin. Hortxe proposatuko diot argazki kamerarena. "Bisto buenoa" baldin badaukat esango dizuet. ;)

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

¡Crea tu propia red social!

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat