ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Ez dakit inork erabili ote duen horrelakorik... Jakin nahiko nuke ea marrazketa teknikorako baliagarriak diren, hau da erregelekin marrazki teknikoak egin eta hauek gorde formatu digitalean. Edo hobeto oraindik, marrazkiak egin ahala pantailan agertzen doazen... Oso lagungarria izan daiteke...
Eta bestalde idatzitakoa ere prozesatzaile batera pasa al daiteken... Eta erosoa den ala ez...
Mila esker

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Nik uste dut planteatzen duzun hori ez duela zentzu gehiegirik. Esan nahi dut, marrazketa teknikorako tresna informatikoak izan badira guztiz digitalki hori egiten dutenak.
Bloligrafo hauen erabilera oharrak edo krokisak jasotzera begira dago. Bilera batean apunteak hartu, gero zure ekipora pasa...
Bide batez... bizirik nago!

Erantzun honi

Ez dakit, baina arbelean erregela handi horiekin eta konpas erraldoi batekin ez da izaten oso erosoa marraztea... Azkenean eskuz egiten amaitzen dut askotan eta ez da berdina...
Berriz paper normal batean marraztu eta egiten noana proiektatu al izanez gero, uste dut marrazkia nola egiten den hobeto ikusiko litzatekeela...
Gauza da ez dakidala erregelekin marrazteko balioko ote duten traste horiek...
Erabili al du norbaitek?
Ea bizirik gauden bakarrak ez ote garen... Zonbiak modan dauz eta, ja ja!

Erantzun honi

Aupa Roberto

Zuk aipatzen dituzun boligrafo digital horiek ez ditut ezagutzen baina proposatzen duzuna egiteko modu alternatibo bat agian egon daiteke.

Guk ikastolan Aver-eko dokumentu kamera digital bi ditugu. Kamera horiek USB bitartez ordenagailura konektatzen dira. Proiektore baten laguntzaz kamerak jasotzen duen guztia paretan edo pantaila zuri baten gainean jaso dezakezu. Horrela, zu mahai gainean egiten duzun marrazkia kameraren bitartez arbelean ikusteko aukera daukate ikasleek, "just in time".

Guk liburuetako irudiak, ariketak edo testu zatiak pantailan proiektatzeko erabiltzen dugu. Eskuekin burutzen diren jarduerak ere, kamera hauen bitartez, gela osoari pantaila handian aurkezteko aukera dago. Gure kasuan gainera, kamera hauetara konektatu dauden ordenagiluak Smart arbel digiotal interaktiboetara konektatu daude. Horrela, arbel hauek eskaintzen duten interaktibitateari esker, kameratik jasotzen diren irudien gainean notatxoak, ariketak, eta bestelako elementu multimediak eransteko aukera daukagu. Elementu hauen konbinazioarekin burutu daitezkeen jarduera motak oso zabalak izan daitezke. (gogoratu SMARTek pantailaren gainean proiektatzen den eta editatzen den guztia, bideo moduan gorde dezakeela; gauza pilo bat egiteko aukera ematen du).

Guk ikastolan Avermedia CP130 bi kamera ditugu. Ez dira hain garestiak eta elementu estatikoen irudiak jasotzeko nahikoa eta soberan dago. Baina bideoa 12fps-tan soilik grabatzen du, beraz, mugimendua jasotzeko mugak ditu. Horretarako hobeto dago CP300 modeloa.

Kamera hauen inguruko informazio gehiago jakin nahi baduzu hemen daukazu gune interesgarri bat.

OHARRA: imajinazioa piska bat erabiliz pentsatzen dut antzeko zerbait egin dezakezula webcam batekin (euskarria zuk prestatu beharko duzu). Bestalde, argazki kamera txiki batekin edota bideo kamera batekin, agian, marrazkia egiteko jarraitutako prozesua grabatu dezakezu eta gero bideoa sarera igo edo pantailan proiektatu ahal izango duzu.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat