ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Aurreko proiektu batetik ezagututako lagun batek eskatu dit gonbite hau luzatzeko eta zuekin akordatu naiz.

Inkesta bat egiten ari dira Open University of Nederland-en joko eta jolasetan oinarritutako ikaskuntzaren inguruan: "the applicability of gaming and next generation immersive environments in a learning context"

Nik ulertu dudanagatik, inkestari erantzutea baino ez litzateke izango baina ideiak Europan barrena trukatzeko gogoa duzuenontzat aukera ona izan daiteke. Interesa duzuenok jar zaitezte nirekin harremanetan eta egingo dugu kontaktua. (ainhoa.ezeiza_gmail.com)

Besarkada bat

Etiketak: bideojokoak, inkesta, jolasak

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Oraindik ez dizu inork erantzun?
Hau lotsagabea!

Ni prest nago parte hartzeko (telematikoki egiten bada lan), gaia biziki maite dut. Hala ere PC-an geratu naiz eta ez dut PSP eta halakorik. Orain uste dut bat oparitzen dutela parte hartzeagatik. Larrosa kolorekoa mesedez!

Erantzun honi

Ehhh!!! Inkestan-edo parte hartzea ez al da ba nahikoa sari? :D

Izan dut erantzunik postan zuzenean, baina eskertzen dizut hemen ere zerbait jartzea.

Kasu honetan, ez didate egia esan informazio gehigarri askorik eman (oraingoz behintzat), baina bai, gai polita iruditu zitzaidan neuri ere. Egun batean utziko dizut PSPa, baina nirea txuria da (dakidala ez dago arroxik, bestelaaa!).

Bide batez, proba batzuk egiten aritu naiz teorian PSPan pdf-ak ikus daitezkeelako, baina ubuntun jartzen dudanean ez dut lortu informazioa ondo pasatzea. Ez naiz oso trebea ez PSPari etekina ateratzen, ez ubunturekin. Inork gomendatuko balit honi buruzko informazioa edota azalpenak dituen webguneren bat asko eskertuko dizuet, galdu egiten bainaiz foro teknikoegietan.

Segi ondo!

Erantzun honi

Egia esateko nik ez daukat PSP-rik baina badut ikasle bat horiekin makina bat dena. Ikastola erdiko PSP-ak liberatu ditu eta nahiko artista da. Nahi baduzu zure premiak azaldu eta berarekin komentatuko dut, edo zuzenean berarekin kontaktuan jartzen dizut.

Erantzun honi

RSS

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat