ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

jolaus

Nola aldatu DHCP zerbitzuak esleitzen dituen IPen iraungitze epea

Zuetako batzuek dakizuen bezala, arazo potoloekin ibili gara azkenaldi honetan ekipoak sarera konektatzerakoan. Arazo hauek ikasturte honen hasieran agertu ziren lehenengoz, IKASYSeko ekipoak ikastolara ekarri, Tablet PC berriak erosi eta wifi konexioa sendotzeko, antena berriak ipintzearekin batera. Hasiera hasieratik pentsatu genuen arazoa wifi bitarteko konexioan zuela bere jatorria; antenen arteko gainezarmena, Acer ekipoen wifi txartelak ematen zituen arazoak... Mila proba egin, teknikoekin behin eta berriro hitz egin, mila haserre eta ez dakit zenbat birao bota ondoren, arazoak bere horretan jarraitzen zuen: wifi bitarteko konexioak porrot egiten zuen ekipo gehienekin.

Pasa den astean, ordea, arazoa kable bitarteko konexioan ere antzeman genuen. Duela dezentetik sarera konektatu gabe zeuden bi ekipo, kable bitartez sarera sartzerakoan arazo berbera gertatzen zela konturatu ginen; alegia, ekipoa ezin zen sarera konektatu ezin zuelako zerbitzariarengandik IP helbiderik eskuratu. Zerbitzarian eskua sartu genuen DHCP zerbitzuak arazoren bat ba ote zuen egiaztatzeko baina ezer, dena ondo zebilela zirudien. Zer dela orduan arazo hori? Kable bitartez somatutakok eragina ote zuen baita ere, wifi bitarteko konexioekin antzemandakoarekin?

Gai honekin egun batzuk eman ondoren, arazoarekin topatu garela uste dut. Kontua da gure zerbitzaria konfiguratu zenean IP tarte bat gorde genuela IP finkoa behar zuten sareko hainbat gailuentzat. Horrela, DHCP zerbitzuak 150 IP helbide zituen sarera konektatzen ziren ekipo guztientzat. Udara aurretik, ikastolan genituen ekipoak kopuru horretara gerturatzen ez baziren ere, ekarritako ekipo berriekin kopuru hori gainditu egiten genuen. Horretaz jabetuta geunden baina egiaztatuta genuen ere, une berean, sekula ez genituela hainbeste ekipo konektatuta izaten, beraz, IP helbide libreak geratu behar ziren.

Atzo bertan jabetu ginen Windows Server-ek DHCP zerbitzua instalatzen duenean, zortzi eguneko iraungitze epea ematen diola ekipo bakoitzari esleitzen dion IPan. Eta hementxe dago koska; ekipo bakoitzak ez du bere IPa libratzen sareko saioa amaitzen denean eta ditugun ekipoak 150 baino gehiago direnez, arazoak ditugu denak sarean konektatu nahi ditugunean.

Dirudienez zortzi eguneko iraungitze epe hori DHCPren instalazioan konfiguratzen da. Non aldatzen den bilatzen aritu gara baina ez dugu inon aurkitu. Ba al daki norbaitek non aldatu daitekeen DHCP zerbitzuaren ezaugarri hori? Zenkiu!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Kaixo Jokin

seguroenik irakurriko zenuela artikulotxo hau, dena den hementxe dago linka eta barruan "Modificar la duración predeterminada de las concesiones para un ámbito".

laster arte

Erantzun honi

Aupa Julen

Begiratu dut emandako linkan. Egia esan zuk aipatzen duzun lekuan, zer egin behar den gomendatzen dute baina nola egin behar den ez da azaltzen. Dena den, azpiko oharrean datorren "Administrar clientes BOOTP y de acceso remoto" helbidera joan naiz eta, iruditzen zait bertan adierazten dela nola egin daitekeen esandako aldaketa. Dena den, arratsaldean teknikaria dator eta berarekin komentatuko dut ea nola egiten dugun hau guztia.

Beste ikastoletan ez dakit nola ibiliko zareten kontu honekin baina gurean,martxa honetan, laster izango ditugu IP helbide baino ekipo gehiago sarean (IKASYSekin lotuta eta bestela ere) eta kontu honi garrantzia berezia eman beharko diogu. Norbait gure kasu berean baldin badago, konpontzen dugunean esplikatu dut nola egin dugun.

Eskerrik asko loturarengatik Julen ;-)

Erantzun honi

Listo konponduta!

Julenek emandako estekatik eta Xa2-k Twitter-en eskainitako pistarekin, eman dut arazoaren irtenbidearekin.

DHCP barruan, eskuineko botoiarekin klik egin behar da erreserbatutako IP bitartearen gainean (ingelesez "scope" deitzen da).

Propietateak esleitu eta agertzen den leiho berrian esleipenaren iraupena aldatzeko aukera ematen du.

Deigarria egin zait, iraupena ezin dela zeron utzi, alegia, saioa amaitutakoan IP libre uzteko aukerarik ez du ematen. Gutxienez minutu bateko tartea eman behar zaio.

Erantzun honi

RSS

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat