ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Bada aspaldiko partez ez gaudela elkarrekin, nik behintzat nahikotxo deskonektatua nabil eta, nahiz eta talde lana online egiteraren aldekoa izan; gauza batzuen birtualizazioa oso pobrea iruditzen zait, esate baterako, bodega baten bisita. Ardo dastaketa eta lagunen arteko bazkaria online egitea sakrilegoa iruditzen zait.
Olagarro dokumentua argitaratu zenetik urtebete pasa da, agian aitzaki ona izan daiteke elkarrekin egoteko, eta aurrez aurre gure iritziak partekatzeko.

Animatzen bazarete, proposatzen dut bodega hau. Ardoaren prozesua, eta konpilazioa azaltzen dute; gero mini kata bat dago eta bukatzeko bazkari ederraa ardo ezberdinak dastatuz.

Animatzen bazarete bazkaria baino lehen ikastolan elkartu gaitezke iritziak partekatzeko edo beste zerbait antolatu daiteke: poteoa Biasterin.... zuek esan

Ateratzen bada fetxak ere zehaztu beharko genituzke, nik abenduak 13a proposatzen dut.

Ez izan alperrak eta bota zuen iritzia

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Antzerako proposamena egiteko asmoa nuen, urte bat pasatu da eta iturrira edo jaiotze lekura bueltatzeko peregrinazioa egiteko garaia genuela bururatu zitzaidan.

Baina gaur egun ditugun erronken artean wine erabiltzeko clinic bat egitea wine bera programatzen den lekuan oso proposamen egokia iruditzen zait. Tailerraren programazioa malgua izatea egokia ikusten dut. Berdin zait ikastolan duzuen Ubuntu sistema ikustea edo Biasteriko wine distro ezberdinak frogatzea. Data zehazteke dagoen bitartean guri, Ibon eta Javi, abenduak 13 ondo datorkigu.

Erantzun honi

Aupa David

Egia da, bai, berriro elkartzeko unea badugula. Ziriktxotxa-ren ondoren Zirikawine bat primeran egongo litzateke. Dena den, nik arazoa daukat datekin. Eguberri bitarte arte agenda "petauta" daukat. 13an aitaren urtebetetzeak dira eta famili bazkaria egiteko asmoa daukagu. Aurreko asteburua zubia da eta kanpoan izango naiz eta hurrengoa, kasi kasi, eguberrietan murgilduta gaude. Nire aldetik, izatekotan azken hau egokiena.

Erantzun honi

Kaixo David!
Eskerrik asko gonbitea luzatzeagatik. Larre eta biok prest gaude. Abenduaren 13an nahiago genuke, baina Jokinekin Zirikawine gauza bera izango ez litzatekeenez, 20an egin dezakegu (Santo Tomaseko etapa prologoa!).
Javik bezala, zuen ikastolako Linux sistema ikusteko jakinmina daukagu.
Ziriktxotxen egin genuena errepikatu, hau da, "praktika on batzuk" azaldu, edo besterik gabe mahai-ingurua antola genezake (mahaia ongi hornituta balego, hobe).

Erantzun honi

bada...20an bai izan daitekela katarsikoa, errelajazio totala. Nik bezperan laneko afaria daukat baina tira, izango dugu denbora gero garbitzeko "zikindutako" guztia... apirila arte bakarrik entsaladak ;-)
Dena den, helburua elkarrekin gustora egotea denez ea aurkitzen dugun data bat guztioi ongi datorkiguna, nigatik ere ez dago arazorik urtarrilerako uzten badugu, zuek esan.

Bestetik ez pentsa gure ikastolan Stallmanen bizarra gordetzen dugula, ez dago gehiegirik ikusteko, baina tira, bildu behar bagara leku egokia izan daiteke. Dena den tarte bat utzi beharko genioke "Biasteriko wine distro ezberdinak frogatzeari" esan bait didate bertan aurkitzen da winetriks horretan ez dagoen urrezko dll-a; horrekin gure bizitzako arazo guztiak konpondu daiteke...

Harira, orduan mementuz bi data ditugu:

abenduak 20
urtarrilak 17

Please, bota zuen iritzia.

Erantzun honi

Abenduak 20, oporretan gaudela, infernutik atera berriak... Baiiii!!!

Erantzun honi

Nik 13an ezin dut LEHENGUSUEN BAZKARIA dudalako. Baina beste data bat ematen bada NOSKI baietz.

Erantzun honi

Aupa,

Gu (Abel eta biok) ere autogonbidatu egiten gara, jakina. Baina nahiago genuke urtarrilerako utzita. Geratzen zaigun hilabetea gogorra izaten da berez eta badirudi aurtengoa gogorrago datorrela. Jokinen honez gero estatutuak ere prest izango ditu, gainera!

Erantzun honi

Nik ere agian nahiago dut urtarrilerako uztea. Abendua nahiko potentea datorkit (afariz eta bazkariz beteta) eta kasi, nahiago dut urtarrilerako uztea. 17a niretzat egun egokia da. Zer diozue?

Erantzun honi

Larre eta biok urtarrilaren 17an egitearekin ados gaude. Jaiak pasata abstinentzia sindromeari aurre egingo diogu.

Erantzun honi

Ibon eta Biok berdin zaigu abenduak 20 edo 17 egitea. 20 an ondo oporrak estiloaz hartzeko. eta Urtarrilak 17 an Juanek dion moduan sindromea gainditzeko. Beraz 17 rako apuntatzen gara.

Erantzun honi

sale bada, egia da errezago izango dela urtarrilean denok elkartzea...

orduan beste eragozpenik ez badago:

urtarrilak 17an zirikawine arabako errioxan

has gaitezen orduan zerrendarekin:

konfirmatuak: Larre, Juan, Jokin, Pedro, Abel, David, Ibon, Javier
konfirmatu gabe: Fultxo eta gainuntzeko ziberespazioa

ele zintxuak izan

Erantzun honi

Nire Google Calendarri kontsultatu eta gero eguna libre dudala esan dit.
Berazzzzz nirekin kontau.

Elkar ikusi arte!

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat