ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Bada aspaldiko partez ez gaudela elkarrekin, nik behintzat nahikotxo deskonektatua nabil eta, nahiz eta talde lana online egiteraren aldekoa izan; gauza batzuen birtualizazioa oso pobrea iruditzen zait, esate baterako, bodega baten bisita. Ardo dastaketa eta lagunen arteko bazkaria online egitea sakrilegoa iruditzen zait.
Olagarro dokumentua argitaratu zenetik urtebete pasa da, agian aitzaki ona izan daiteke elkarrekin egoteko, eta aurrez aurre gure iritziak partekatzeko.

Animatzen bazarete, proposatzen dut bodega hau. Ardoaren prozesua, eta konpilazioa azaltzen dute; gero mini kata bat dago eta bukatzeko bazkari ederraa ardo ezberdinak dastatuz.

Animatzen bazarete bazkaria baino lehen ikastolan elkartu gaitezke iritziak partekatzeko edo beste zerbait antolatu daiteke: poteoa Biasterin.... zuek esan

Ateratzen bada fetxak ere zehaztu beharko genituzke, nik abenduak 13a proposatzen dut.

Ez izan alperrak eta bota zuen iritzia

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Kaixo pandilla!!

Aspadi hemen sartu gabe ibili naiz eta zuek betiko saltsan. Juanek informaturik mantentzen zidan, baina ez da gauza bera. Hemen satsa bero-beroa nabari da.

Nirekin kontatu.

Esperientzia berriak trukatzeko eta gero "alkojolean" ongi "mazaratzeko" aukerak zirrara sortzen dit. 2009. urtea ongi hasteko aukera polita.

Data hurbiltzen den heinean elkartzeko tokia eta ordua esango duzue zein den.

Posdata
Emakumerik animatzen da edo aurrekoa bezala ekitaldi unisex izango da?

Erantzun honi

Urtarrilak 17. Apuntatuta.

Abenduaren 20a ez zen aukera ona, Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finala da!!

Erantzun honi

Batzuk alkohol aipatu dute eta horrek zerbait ekarri dit burura, ez dakit lan egiteko gogoa egongo den, hitz egitekoa bai... baina eztabaidarako gai bat programak kopiatzeko prozedurak litzateke. Badakit orain ez dugula prestakuntza hori behar, denok linuxero patateroak garelako baina ongi etorriko zaigula uste dut.

Erantzun honi

OK boys, Suposatzen da asteburu honetan elkartzeko ideia dugula. Zelan doaz antolaketa kontuak?

Erantzun honi

alde gastronomikoa antolatua dago, hau da, 13etan bodega baten bisita, gero dastaketa, ta gero papeo.

honen aurretik zer? nik behintzat poteoaren alde, baina beste zerbait formalagoa nahi izanez gero, bota zuen propuestak...

Erantzun honi

Nirekin kontatu.

David esan non elkartu behar den (zein taberna eta zer ordutan) eta han aurkituko nauzu, txintxo-txinto.

Ni ere poteoaren aldekoa naiz!

Erantzun honi

Benetan sentitzen dut, baina azken momentuan kontzertu bat atera zait Bartzelonan.
Larrek informazioa pasako dit.

Erantzun honi

Ni han izango naiz. Ordua eta lekua zuek ipini.

Erantzun honi

Esan bezala agertuko naiz, aurrerago emango diguzu informazioa. Nere aldetik nahi duzuena, informala izan daiteke, formala... Informala bada, hobe. :-) Nik zalantza batzuk botako ditut Linuxen inguruan eta norbait engainatzen saiatuko naiz nire ikastolan esku bat botatzeko...

Abisatuta zaudete.

Erantzun honi

Lastima da baina ni ezin izango naiz joan! Familiak alde onak omen ditu baina txarrak ere bai eta asteburu honetarako ezohiko lana ezarri didate eta ezin ezetz esan! Dena dela, zirikawin-eko eztabaida eta emaitzen zain geratzen naiz.

Erantzun honi

I´m sorry! Niri ere ustegabeko bat sortu zait eta ardo hori dastatu gabe geratu beharko dut. Travel-eko puntuak aprobetxatu behar omen dira eta Juanen kontzertua entzuteko aukera izango dut, igual.

Erantzun honi

sale bada orduan hau da nire proposamena:

11:30 poteoari hasiera emango diogu Biasteri tabernan
13,15 Heredad de Ugarte, bodegaren bisita eta ardo dastaketa
14,00 bazkaria bodegan bertan
gero... mahai ingurua, paseoa edo nahi duguna.

google maps-en ikusteko


aio

Erantzun honi

RSS

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat