ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Gure ikastolara ikasys karritoak iritsi dira eta nire solairukoarekin katxarreatzen hasi naiz eta gauza interesgarri batzuk topatu ditut. Karritoaren haririk gabeko sare sarbidean martxan jartzen denetik funtzionatzen azteko minutu batzuk behar ditu, beraz hori saioaren plangintza egiterakoan kontuan hartzekoa da. Hau ez da problema handiegia baina batzutan koinazo xamarra izan daiteke. Honetaz gain https-a erabiltzen duten zenbait web aplikazioetara sartzea ezinezkoa da, beraz no Google Aps my friends (Gmail-ik ez, Google Docs-ik erez). Egia esateko, hau niretzat putada galanta da; nire teknoko eta informatikako ikasleekin erabiltzen ditut gure infogela beste jarduera batzuetarako "liberatzeko" eta erabiltzaileak eta horien homeak linux makinetan sortu gabe gure ikasleek ezin dute euren informazioa modu seguruan gorde. Bestalde gure ikasleek ezin dute euren windows 2003 server sareko karpetak erabili modu errazean, sambarekin arazoak izaten hari gara 2003 makinekin (2000 makinekin ez dirudienez). Konponbide errazena Google Aps da baina ezin erabili. ning plataforman sartzea ere ezinezkoa... ikastolako moodlean ere (ikasys paketearekin datorrena) ezin sartu...
Egia esateko nahiko deseroso nago, karritoarekin eskolak emateko esperantza handiak nituen baina momentuz bluff bat izateko arriskuarekin nago. Informatika emateko ezinbestekoak dira eta baita beste ikasgaietarako ere, zuzenean moodlera pasatzeko asmoa dut epe laburrean baina horretarako funtzionatu behar...
Bide batez, Teknologiako CAD marrazketa lantzeko QCAD programa erraz instalatu daiteke eta nahiko osoa da.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Kaixo Ibon.

GApps-era konektatzea ezinezkoa dela diozunean, non ikusten duzu arazoaren gakoa? Karritoan, wifi konexioan, nabigatzailean...? Izan ere, nik probatu ditut ekipo hauek eta denbora luzez erabili dut nire posta, egutegiak, GDocs eta abar kudeatzeko eta ez dut arazorik izan. Ez dakit gela barruan Mikelek GApps-ekin probatu dituen baina nik behintzat, nire probetan, ez dut arazorik izan. Eta. oker ez banago, Moodle-en ere aritzeko aukera eduki dudala esango nuke (ez nago oso ziur baina baiezkotan nago).

Pista batzuk ematen badiguzu, ahaleginduko gara guk ere esaten duzuna probatzen.

Erantzun honi

Ikastolako wifi sarea erabiltzerakoan ez dago inolako problemarik, baina karritoaren bitartez sartzen saiatu naizenean ez dut lortu, beraz arazoa ez da ekipoarena ekipoa+karritoarena baino. Ekipoarekin nahiko pozik nago, egunero erabiltzen dut naikotxo eta kañatxoa sartu diot. Asuntoa ikasleekin erabiltzerakoan dator, karritoa erabilita ez doa oso fin. Hori konpontzeko wifiko sarguneak konfiguratu dezaket baina hori horrela egin ezkero wifi mordoa agertuko da eta hori zoramena izan daitek, bereziki irakasle batzuentzat ;-)

Erantzun honi

Bai, guk ere horrekin gabiltza pattal. Duela urte batzuetatik hona ikastola osoa wifi estaldurarekin dugu (zuen antzera) eta armairua ipini dugunetik, arazoak izan ditugu bien artean. Arazoen muina non dagoen ez dakigu baina ez dugu lortzen gela bateko ekipo guztiak karritora konektatzea. Gaur bertan ginen berriro ere probatzeko baina oraindik ezdakit nola joan den asuntoa.

Komentatuko dizut.

Erantzun honi

Beno, karritoa zuzenean switchean konektatuta ikastolako moodlean sartzea lortu dut, beraz sare konexioarekin arazoa izan zitekeen. Gmail eta google docs sartu ezin jarraitzen du ezta wikispaces-en ere.
Frogetan jarraituko dut eta egunean mantenduko zaitu zaituztet.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat