ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Bai, badakit duela egun batzuk honen inguruko bilera egin zela Ikastolen Etxean. Han izan zinetenok, seguraski, ez duzue jarraian azalduko dudanaren beharrik izango. Dena den, pentsatu dut txoko honetan egongo dela norbait, ni bezala bilera hartara joaterik izan ez zuena; horientzat tutorial txiki hau prestatu dut Acer Aspire One (AA1) baten diskoaren irudi bat nola ateratzen den esplikatuz.

Jarraitu aurretik esan azpian aipatzen den prozedura Ikastolen Etxean azaldu zenarekiko desberdina dela; ondorengo backup prozedura espreski AA1ean gauzatzeko da, erabili behar diren bitarteko guztiak modu automatikoan instalatzen direlarik erabiliko dugun USB unitatean. Niri behintzat oso erraza suertatu zait, ea zuei ere gauza bera gertatzen zaizuen

Hona hemen jarraitu behar duzuen prozedura:

  1. Lehenik eta behin, konektatu USB unitatea (pare bat Giga beharko ditu libre bere barnean) ekipoari.
  2. USBan beharrezkoak diren fitxategi guztiak kargatu aurretik mtools eta 7-zip aplikazioak instalatuta dituzula egiaztatu beharko duzu. Aplikazio hauek beharrezkoak dira erabiliko diren aplikazioak modu automatikoan instalatu ahal izateko. Synaptic pakete kudeatzailea erabili dezakezu horretarako.
  3. Jarraian USBan instalatuko den bin paketea jaitsi, exekutatzeko baimenak eman eta abian jarriko beharko dugu. Terminala ireki eta ondorengoa idatzi:

    wget -O aa1blinux http://sites.google.com/site/aa1backupinstaller/1/aa1blinux

    chmod 755 aa1blinux && sudo ./aa1blinux

  4. Azken lerro hau idatzi ondoren USBak eduki behar dituen fitxategiak instalatuko dituen aplikazioa abiatuko de (UNetBootIn aplikazioaren moldapen berezi bat da AA1entzat). Aurrera egiteko esango diogu eta segundo batzuen ondoren, USBa behar bezala konfiguratuta izango dugu. Jarraitutako prozedura bideoan grabatu dut. Tira, ez da sekulako bideo profesionala baina aurreko guztia ulertzeko baliagarria izan daitekeela iruditzen zait.

  5. Instalazio prozesua amaitzen denean berrabiarazi ezazu ekipoa. Abiatzea berriro ematen denean sakatu F12 botoia; agertuko den arranke leihoan hautatu USB unitatea. Ondorengo pantaila agertuko zaizue:

  6. "Backup" hautatu eta automatikoki hasiko da irudiaren eraikuntza USB unitatean. Denbora tartetxo baten ondoren ekipo guztiak klonatzeko balioko duen irudia sortuta egongo da USB unitatean.
  7. Ekipo batean irudia kargatzeko piztu ekipoa USBa sartuta dagoela, F12 sakatu abiaratzen denean eta orain "Restore" aukeratu. Ekipoan gordeta genuen irudia kopiatuko dugu

Sistema honen bitartez, AA1 ekipo guztiak modu berean konfiguratuta edukitzeko aukera erraza daukagu. Probatu eta edozein zalantza baldin badaukazue tutorial honen inguruan (ez dakit garbi geratu den guztia) galdetu lasai.

Iturria: macles* (Windows sistemetarako prozedura eta fitxategiak hemen aurkituko dituzue.

Opor onak pasa!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Eskerrik asko, Jokin. Deskribatzen duzun prozedura erabili dut, eta benetan oso erraza eta efikaza da.
Linux-en oso trebea ez naizenez, USB memoria prestatzeko Windows sistemarako prozedura jarraitu dut. Aa1bwindows.exe fitxategia jaitsi eta bi aldiz klikatzea nahikoa da USB memoria prestatzeko.
Ikastolen Etxean izan nintzen arren, zeure prozedura sinpleagoa da.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat