
Ikastolako ekipoen mantenuak buruhauste dexente ematen dizkigu, ekipook esku askotatik pasatzen direlako. Nahita edo nahigabe eraginda ere, eguneroko matxurek ez digute prebentzio-neurriak hartzeko nahi adina denborarik uzten. Hori da nire kasua behintzat. Matxura horiek minimizatzen laguntzen duten aplikazioak egon badaude.
Orain
Ikasys proiekturako Acer Aspire One ekipo eramangarriak eta armairuak erosi dituzuen ikastoletan konturatuko zarete aukera berriekin batera buruhauste-kopurua ere handitu egiten dela.
Ekipo horiek babesteko sistemaren bila ibili naiz azkenaldi honetan, eta
Lethe topatu dut.
Lethe aplikazioak ezagunagoa den
Deep Freeze programaren funtzio antzekoa betetzen du. Printzipioa oso xumea da: aplikazioa instalatu eta gero, ekipoak ez du inolako aldaketarik gordeko (“izoztuta” geratuko da). Ikasle batek nahi gabe nabigatzailearen lehenetsitako hasiera-orria aldatzen badu, edo fitxategi bat idazmahaian gordetzen badu, edo sare-konexioa izorratzen badu, ekipoa itzali, piztu eta… dena lehen bezala egongo da!
Lethe Linux-erako aplikazio askea da. Windows erabiltzen baduzue,
Deep Freeze softwarearen lizentzia ordaindu beharko duzue.
Instalazio-prozesua ezin da errazagoa izan:
Egin ditudan lehenengo probak ongi atera dira, baina kontuz ibiltzea aholkatzen dizuet, aplikazioa oso berria baita (0.2 bertsioa) eta neu behintzat berarekin esperimentatzen hasi baino ez dut egin.
Zorte on!