ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Ikastolako ekipoen mantenuak buruhauste dexente ematen dizkigu, ekipook esku askotatik pasatzen direlako. Nahita edo nahigabe eraginda ere, eguneroko matxurek ez digute prebentzio-neurriak hartzeko nahi adina denborarik uzten. Hori da nire kasua behintzat. Matxura horiek minimizatzen laguntzen duten aplikazioak egon badaude.
Orain Ikasys proiekturako Acer Aspire One ekipo eramangarriak eta armairuak erosi dituzuen ikastoletan konturatuko zarete aukera berriekin batera buruhauste-kopurua ere handitu egiten dela.
Ekipo horiek babesteko sistemaren bila ibili naiz azkenaldi honetan, eta Lethe topatu dut.
Lethe aplikazioak ezagunagoa den Deep Freeze programaren funtzio antzekoa betetzen du. Printzipioa oso xumea da: aplikazioa instalatu eta gero, ekipoak ez du inolako aldaketarik gordeko (“izoztuta” geratuko da). Ikasle batek nahi gabe nabigatzailearen lehenetsitako hasiera-orria aldatzen badu, edo fitxategi bat idazmahaian gordetzen badu, edo sare-konexioa izorratzen badu, ekipoa itzali, piztu eta… dena lehen bezala egongo da!
Lethe Linux-erako aplikazio askea da. Windows erabiltzen baduzue, Deep Freeze softwarearen lizentzia ordaindu beharko duzue.
Instalazio-prozesua ezin da errazagoa izan:
  • Aplikazioa hemendik jaitsi: http://sourceforge.net/projects/lethe/files/
  • Kudeaketa-baimena duen saioa hasi.
  • Jaitsitako fitxategian klik egin eta irekiko den leihoan instalazioa onartu.
  • Bukatutakoan ekipoa berrabiarazi.
Egin ditudan lehenengo probak ongi atera dira, baina kontuz ibiltzea aholkatzen dizuet, aplikazioa oso berria baita (0.2 bertsioa) eta neu behintzat berarekin esperimentatzen hasi baino ez dut egin.
Zorte on!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Albiste ona Juan!! Gure kasuan, Acer ekipoak baino gehiago, sareko beste ekipo guztiek ematen didate lan gehiago. Infogeletan ditugun Ubuntu-dun ekipo horietan DBH eta Batxiko ikasleak ibiltzen dira eta hauen izorratzeko gogoa txikitxoena baina handiagoa izaten da.

Zalantzarik gabe ekipo horiekin hasiko naiz. Lan dezente kenduko dut gainetik

Eskerrik asko erreferentziagatik

Erantzun honi

Mezuaren bukaeran esan dudan bezala, kontuz ibili! Aurten erositako AA1 eta iazkoekin probatu dut eta, dirudienez, ondo dabil, baina foroetan esaten dute batzuetan Lethe-k sare-konexioa kaltetzen duela. Hemen begiratu: http://bitsignals.com/2009/06/29/lethe-el-deep-freeze-para-linux/
Bestalde, ekipoan aldaketak edo eguneraketak egin nahi dituzunean prozedura hau jarraitu beharko duzu: http://sliceoflinux.com/2009/08/13/desinstala-lethe-y-descongela-tu...
Aste batzuk barru esperientziaren berri emango dut.

Erantzun honi

Interesgarria oso, ni ere antzerako zeozer bilatu behar dut laister, milesker Juan.

Erantzun honi

Duela 15 egun bukatu genuen hiru armairuak (2 iaz erosiak eta bestea aurtengoa) eta 83 ekipoak "izozten".
Oraingoz esperientzia oso ona izan da. Ekipoak asko erabiltzen ari gara, ez soilik Ikasys-erako, baizik eta guztiz okupatuta daukagun informatika gelako ordezko gisa. Matxuren eta "sasi-matxuren" kopurua drastikoki jaitsi da.
"Sasi-matxurak", hau da, irakasleak berak momentuan konpon ditzakeen arazo txikiak orri batean bildu ditugu. Mezuarekin batera dokumentua aurkituko duzue, bada ezpada ere antzeko zerbait prestatzeko lagungarri izan dakizuekeen.
Azkenik, aholkutxo bat. Ekipoetan Lethe instalatu aurretik, nabigatzailearen cachea guztiz garbitu, lehenetsitako abio-orria konprobatu, paperontzia hustu, tresna-barra guztiak eta konexioa ongi dauden konprobatu. Bide batez, bi segurtasun-kopia dauzkagu orain, izoztua eta izoztugabea. Hala ere, armairu berriko ekipoekin irudi izoztua ezin da erabili, irudia berreskuratzen denean konexioaren ezarpenak ("ath" eta "eth") aldatu behar direlako. Hori ere iazko hiru ekiporekin gertatu zaigu. Kasu horretan, terminalean "iwconfig" exekutatu behar da ezarpen berriak zeintzuk diren jakiteko.
Eranskinak

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat