Heldutasun teknologikoa deitu dioten sailkapenaren barruan baliabideen kudeaketaren digitalizazioa eta intranetean erreserbak egiteko aukera daude besteak beste. Aspaldi heldu nahi nion gaia zen, gurean kortxoa eta papera oraindik eguneroko ogia direlako, eta gauzak ongi egin asmoz, trebatuxea den norbaiti galdetzea pentsatu nuen, hau da, Jokini (noski).
Uste dut Ikastola gehienetan dagoeneko erabiltzen ditugula Gmail kontuak eta tarteka (nahi baino gutxiagotan) beste aplikazioak. Horretan ere sakontzeko bide egokia iruditzen zait Calendar-en erabilera gure baliabideen erregistro eta erreserbak egiteko (Inforgela, uler bedi).
Zenbait arazo izan ditut halere, eta Jokinek beti bezala azkar eta zuzen erantzun didan arren, agian une honetan dudan arazo nagusia beste norbaitek ere konpondu ahal izango duela pentsatu dut (beti berdianri galdezka ari naiz eta).
Kontua da sortu dudala behar dudan baliabidea (Manage this domain, kudeaketa-orrian Calendar-en bigarren pestañan). Porzierto, pestaña betazala da? ;P
Ondoren, adminsitratzailearen kontuarekin baliabide horren e-posta helbidea (berak esleitzen dio bat) erabiliz egutegi bat sorut dut baliabdiearentzat, eta, erabiltzaile-taldeen interfazea berritu zuten arren, zoritxarrez, banan-bana partekatu behar da oraindik nahi den erabiltzaileekin. Eman diedan baimena defektuz datorrena da, kontsultarakoa.
Erabiltzaileei automatikoki agertzen zaie baliabidearen egutegia, eta egin behar duten gauza bakarra beraien egutegian gertaera bat sortu eta baliabidea eranstea da (aukeratzean berdez agertuko da erabilgarri badago, eta x gorri batekin hala ez badago).
Horra arte dena ondo. Erreserbak egiten ditu, egutegian agertzen dira, eta baliabidearen egutegia sortzean "Gatazkarik sortzen ez duten gertaera guztiak onartu" dioen aukera jarri nuenez, baten batek hartutak ordu batean beste batek hartu nahi badu postaz mezu bat iristen zaio bere eskaera baztertua izan dela esanez.
Nire arazoa ordu-tarteena da. Orduerdiko dago antolatua egutegia, eta orduerdiko tarte horiek errespetatu gabe erreserbaren abt egiten badut, egun horretan haren atzetik sortutako erreserbak ez dira egutegian gordetzen baldin eta beste egun batzutan ere errepikatzen diren erreserbak ez badira.
Ez dakit ondo azaldu dudan, baina lehen post-a izateko agian luzetxoa da. Zeozer ba al dakizue? Zuek erabiltzen al duzue?
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi