Ikasturte honetan nire ikasgaietako wordpresse-ko blogetan formulak sartzeko latex erabiltzen hasi naiz. Egia esateko, ematen duena baino askoz errazagoa izan da, ze izatez zuzenean ikasten ibili naiz formulak sartuz. Egindakoa ikusita, eta emaitza majuak direla medio, egia esateko formuletan gehientetan komando berdinak erabiltzen ditut. Egia esateko teknologia eta fisika-kimikarako erabili ditut eta bertan erabiltzen diren formulak nahiko errezak dira . Hori dela eta LaTeX txuleta edo esku liburu antzeko zerbait egitea interesgarria izango litzatekela bururatu zait. Horretarako zoho edo googledocs bat erabiltzea bururatu zait, taldean landu ahal izateko edo interesatuta daudenekin partekatzeko.
Honetaz gain, HTLM profesionalentzeko esku liburua bat erdizka daramat. Esku liburu honen helburua nire DBH4 Informatikako ikasleei WEB 2.0-rako behar duten oinarrizko HTML-a erakustea da, baina irakasleentzako ere interesgarria izan daiktekela ere iruditu zait. Baten bat animatzen da horren inguruko lan talde bat egiten minimoak guztion artean zehazteko eta eskuliburu polit eta txukuna prestatzeko. LyX erabiltzeko aukera paregabea izan daiteke...
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi