Kaixo lagunok
Hemen natorkizue beste galdera tonto batekin. Ubunturen instalazio garbia egin dut azkenean nire eramangarrian. Duela egun pare batetik hona Ubuntu erabiltzaile ofizial berria bihurtu naiz. Orain arteko esperientzia oso positiboa izan da. Synaptic gozada bat da; Gparted erabiliz partizio desberdinak sortu ditut sistema eta datuetarako; gaur OpenOffice 2.4 RC2 instalatzea lortu dut deb paketeak eta Terminala erabiliz (ospatzeko etxean ardo botilatxo bat ireki dut ;-)
Baina, gauza ezberdinak egiten saiatzen ari nintzela birritan topatu naiz arazo berdin baten aurrean. Sisteman aldaketatxo batzuk egin nahi izan ditudanean baimenik ez daukadala esaten dit sistemak. Konkretuki errepositorioen zerrendara berriak gehitu nahi ditut baina /etc/apt/ karpetan dagoen sources.list fitxategia ezin dut editatu.
Erabiltzen ari naizen gidan dioenez, sistemako lehenengo erabiltzaileak administradore baimenak hartzen omen ditu baina dirudienez baimen horiek ez dira "baimen guztiak". Nire erabiltzailea "root" taldera gehitzen ahalegindu naiz baina ezin dut. Saioa root erabiltzailearekin nola hasi dezakedan ere irakurri dut baina ez dela gomendagarria diote ere.
Nola demontre eskura ditzaket root erabiltzailearen baimen berdinak nire saiotik?
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi