ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Arazo bat dut. Edubuntu instalatu nuen. Hasiera batean dena primeran joaten zen baina bapatean ez zituen ordenagailuko beste diska gogorrak (windowsenak eta ntfs formatukoak) ezagutzen. Cannot mount volume. esaten zidan. Azken bertsioa jaitsi eta berriro dena primeran... baina orain itzuli da lehengo errore hura.

Galdera? Nola demontre muntatuko dut disko gogorra (ez egin barre).

Agertzen diren mezuak:
Cannot mount volume.
You are not privileged to mount this volume.

DBus error org.freedesktop.DBus.Error.NoReply: Did not receive a reply. Possible causes include: the remote application did not send a reply, the message bus security policy blocked the reply, the reply timeout expired, or the network connection was broken.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Aupa Fultxo

Esaten duzunagatik ulertzen dut ekipo berean Windows eta Edubuntu dituzula instalatuta. Zer erabili duzu, Wubi? Hori galdetzen dizut, izan ere, nire lehenengo esperientzia Ubunturekin Wubi erabiliz izan zelako eta unitate aldagarriekin zurearen antzeko arazo batekin topatu nintzen. Datorren urterako gure ikastolako ekipoetan sistema duala jarri nahiko genuke eta Wubi erabiliz egitea pentsatzen nuen baina ez dakit merezi duen.

Foroetan bilatzen ari naiz eta antzeko errore mezuak leku askotan topatu ditudan arren ez dut aurkitu fundamentuzko irtenbiderik ematen duen ekarpenik. Ez dakit bi ekarpen hauekin (I eta II) zerbait lortuko duzun.

Erantzun honi

Wubi hori zer den ez dakit. Nik Internetetik Linux distribuzio bat jaitsi eta instalatu egin nuen. Gainera bietan, lehenengo instalazioa eta azken bertsioaren instalazioan berdina gertatu zait: hasieran primeran gero (azken eguneraketak direla medio akaso?) beste disko gogorrak ez muntatzearena.

Erantzun honi

Kaixo

Arraroa da, nik ez dut sekula arazorik izan (bueno, pendrive batekin duela 5 edo 6 urte, baina Mandrake bat zen eta ez oso egonkorra). Diozunagatik esan liteke unitatea root bezala edo supererabiltzaile bezala muntatu ondoren zerbaitegatik deskonfiguratu zaizula, baina uneko erabiltzaileak berriro muntatzeko baimenik ez duela. Sistema-Administrazioa-BAimenak atalean begira dezakezu ea org - freedesktop - hal - storage-ren barruan baimenik duen erabiltzaileak. (Mount internal devices delakoan).

Erantzun honi

Orain dena primeran dabilkit.
Honako hau eragina izan daiteke? Windowsetik atera zintzilikatuta geratu delako sistema eta ordenagailua itzali "a la brava" (Ba al dago espresio hau euskaratzerik?) eta Linuxen sartu naizelakooooo?

Erantzun honi

Bai, posible da. Agian WIndowseko partiketa behar bezala geratu ez delako ezin izan du muntatu.

Banengoen ba ni, akatsa windowsekoa izanda bai, badu esplikazioa... ;)

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat