ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Linux mundura iritsi berri naizenez, nire jakingabezia aitortu behar dut. Ikastolan zerbitzari bat jarri genuen Moodle-rekin eta teknikariak Fedora aholkatu zigun. Berak behar ziren ezarpen guztiak egin zituen. Nire lan bakarra noizean behin eguneratzea da, baina ez nekien urruneko kontrola nola egin. Hori dela eta, teknikariak "Putty" izeneko softwarea erabiltzeko esan zidan. Horraino, dena ondo. Arazoa zera da, "Putty" horrek komandoen lerroan uzten nauela. Ezin dut idazmahaia ikusi eta galduta nabil. Idazmahaiaren urruneko kontrola aktibatuta ere ez dut ikusterik izan.
Fedoraren idazmahaiaren urruneko kontrola Windows ekipo batetik egiteko aplikazioren bat ezagutzen al duzue?
Zenkiu beri matx!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Aupa Juan

Ez naiz ba ni laguntza gehiegi eskaini dezakeen horietako bat baina foro batean ekarpen hau aurkitu dut eta zure beharretara egokitu daitekela iruditu zait. Nahi baduzu probatu aurrera eta bestela, zakarrontzira zuzenean!

Erantzun honi

Aupa Jokin:
Aipatzen duzun foroan ibili nintzen. VNCVIEWER-ena probatu nuen, baina ez nuen lortu. Yast, krbf eta gauza horiek irakurri nituen, eta juxtu horregatik aurreko irudia txertatu nuen.
Hala ere, mila esker saiatzeagatik.

Erantzun honi

Aupa berriro ere. Buelta batzuk eman ditut del.icio.us-etik (horrelako gauza zehatzen erantzunak aurkitzeko leku aproposagoa Google-era jotzea baino) eta gauza ugari aurkitu ditut. Bertako estekei errepaso bat eman ondoren erreferentzia bi hauek interesgarriak iruditu zaizkit: lehenengoak VNC sever bat konfiguratzeko modua azaltzen du. Egia esan ez dakit oso ondo zure beharrak hemendik doazen baina artikulu honen iruzkinetan gauza interesgarriak aurkitu ditut. Horietako batean Nomachine aplikazioaren berri ematen dute. Bertan NX zerbitzarien inguruko informazioa ematen dute. Horixe da bigarren bidalketa honetan hizpide duten gaia. Ez dakit oso ondo zure beharrak asetuko dituzten ekarpen hauek. Agian del.icio.us barruan pittin bat saltseatzen baduzu zerbait interesgarria lor zenezake, ez dakit. Zorte on!

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat