ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Izan al da inor Barcelonan? Geuk joateko asmoa izan genuen baina oso data txarrak izan dira. Zer-moduzko giroa izan da? Zer izan da interesgarriena?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Aupa Abel!
Larre eta biok Barcelonan izan gara. Giroa oso ona izan da eta jendea kabitu ezinean ibili da.
Interesgarriena zer izan den? Tira! Hori oso subjektiboa bada ere, geuri gehien interesatzen zitzaiguna alde pedagogikoa zenez, pertsonalki ponentzia hauekin geratzen naiz:
Usos poco habituales de Moodle,
Evaluación de las enseñanzas primarias con Moodle, eta
Wiris Quizzes.
Xabierrek Arrasaten egin zuen aurkezpena erdaraz azaldu zuen (Actividades condicionales en cascada). Neuk ere Arrasaten jolasen moduluari buruz azaldutakoarekin poster bat prestatu nuen, eta bion artean estatuko Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetan Moodle-ren erabilpenaz ikerketa bat aurkeztu genuen. Lan horretan gainera batxilerreko bi ikaslek parte hartu dute: Maider Bilbao eta Carla Martiarena (geuk bekariorik ez dugu-eta).
Fede Luquek ikerketa-lan interesgarria azaldu zuen: Investigación sobre la utilización didáctica de Moodle.
Pedagogiaz gain, paper-zorroei buruzko ponentzia interesgarria ere entzun genuen, eta beste bat oso bitxia Moodle, CmapTools eta Qr kodea erabiliz kalitate-dokumentuen kudeak....
MoodleMoot honetako "izarra" Mahara izeneko paper-zorroa (www.mahara.org) izan da. Zelanda Berriko Catalyst enpresa garatzen ari da eta Moodle-rekin integratuta dago. Martin Dougiamas-ek ere 2.0 bertsioak zer hobekuntzak ekarriko dituen kontatu zigun.
Hitzaldi guztietara ezin izan ginen joan, une oro bi tailer eta bi hitzaldi batera zeudelako.
Txostenak, foroak eta, gutxi barru, ponentzien bideoak webgune honetan ikus daitezke: www.moodlemoot.net
Informazioa sakontzeko ongi hornitutako mahai baten inguruan elkartzea primeran legoke ;-)
Ondo segi.

Erantzun honi

Eskerrik asko, Juan, erantzunagatik.

Eta zer-nolako ikerketa egin duzue ba? Ikasle eta guzti han! Hori da hezkuntza dialogiko hori!

Erantzun honi

Azpimarratuta agertzen diren testu guztiak ponentzien estekak dira. Gainean klikatuta txostenen laburpenak irakurri ahal izango dituzu.
Gure ikerketa zera izan da, Moodle.org-en estatuan erregistratutako gune guztietara sartu eta analizatu Bigarren Hezkuntzako zentruetan Moodle nola erabiltzen den (ikastaro-kopuruak, zentruko proiektuak edo pertsonalak ote diren, ikastaroak ireki edo itxita dauden...).
Txostena laburpena da, noski, baina gure ikasleak Malagan ospatu den ikerlari gazteen topaketan sarituak izan dira. 15 egun CSICen pasako dituzte ikerlari profesionalekin lanean, gastu guztiak ordainduta eta bidaia-poltsa barne. Beraz, lana ez da makala izan...
Egia esan, aitzakia aprobetxatu genuen Moodle software askea izanik ere, irakasleok gure ikastaroak askatu eta komunitatearen esku oso gutxitan uzten ditugula erakusteko.
Basamortuan predikatzea ote? Ez dakit, baina gustura geratu ginen ;-)

Erantzun honi

Harrituta utzi gaituzu, benetan. Zorionak eta segi horrela! Ia denbora pixka bat hartzen dugun zuen txostena irakurtzeko.

Dena den, onena mahaiaren asuntua da. Hor bai izango dira hausnarketa sakonak. Data eta lekua behar dugu.

Erantzun honi

Beti bezala, berandu eta kaxkar!
Hilabete pasata, tartetxo bat atera nahi nuen Juanek kontatutakoa zertxobait osatzeko.
MoodleMoot aurten erraldoia izan da eta pasiloetan barrena galtzeko aukera paregabea eman digu.

Moodle 2.0 bertsioaren inguruan, izango diren hobekuntzetatik hauek azpimarratuko nituzke: fitxategien kudeaketa (kanpoko baliabideen integrazio dinamikoagoa eta foroetako fitxategien kudeaketa), testu-editore fundamentuzkoa orain diren testu-editore libreen integrazioari esker eta ditxosozko wikia (ea egia den!)

Kanpoko garatzaile potenteen artetik, paper-zorroetan (kontxo, Juan, hitz hau ez nekien!) Mahara nagusituko dela ematen du, bertan probak egiten aritu ginen eta oso erraza ematen du erabiltzen. Onena da Mahara Moodle-tik kanpoko aplikazioa izanik, ikasleak agintzen duela zer jarri eta norekin partekatu, bai moodle-rekin eta bai beste aplikazioekin. Mahara prest dago erabiltzeko, orain falta dena da moodle-ren datu-baseekin integratzeko garapena. MUkoek dute mahara bat instalatuta, badakizu, Abel, norengana jo probak egiteko ;-)

Open University iruditzen zait indarra galtzen ari dela garapenen kontuetan. Beraiek garatu duten paper-zorroa ere oso ondo omen dago eta desberdintasuna da moodle-ko modulua dela, alegia, moodle plataforma bakoitzean bat izan beharko genuke, baina ez zait berez txarra iruditzen. MyStuff du izena eta Juanek estekatutako aurkezpenean azaltzen da konparaketa.

Larunbat goizeko saioan erakutsi ziguten hizkuntzen ikaskuntzarako goxokirik tentagarriena: sclipo-k bere kodearen parte handi bat liberatuko du eta moodle-rekin integratzen ari da dagoeneko. Sclipo da audio-bideo txata, testu-txata eta arbela partekatua aldi berean erabiltzeko sistema potentea, alegia, pertsona bat aritu daiteke azalpenak ematen bideo-txatean, aldi berean gelakideak berriketan testu-txatean eta oharrak egiten aurkezpenaren gainean. Gure covcell-ekin nahi genuena baina enpresa indartsu batek egina. Demo bat egin ziguten eta txoratzen geratu ginen. Webgunea: www.slipo.com eta hemen dituzue ikasgelak: http://sclipo.com/classroom

Horrez gain, gauza pilo bat: aurrekoetan baino jende euskaldun gehiago zebilen hor zehar kuxkuxeatzen, seinale ona. Lehen Hezkuntzari lotutako aurkezpenak eta posterrak, ikusgarriak (Juan eta Xabierrenak batez ere, jeje). Unibertsitateetan moodle egonkortzen ari da estatu osoan eta gero eta esperientzia gehiago daude hizkuntzen irakaskuntzan.

Okerrena: Juan eta Xabierrekin ezin izan genuen garagardotxo lasairik hartu, lastima! Beharbada guk ez genuen zuek bezain ondo jango baina ze txoko onak erakutsi zizkiguten Bartzelonan mojitoak hartzeko! ;-)

Besarkada bat!

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat