Aurten DBH3 eta DBH4 Teknologia ikasgaietan moodle koaderno moduan ariketak eta lanak burutzeko erabili dut. Egia esateko beste edozein tresna erabilita ere gauza bera egiteko bideak ere banituen baina moodlerekin marikoneatzeko gogoak nituen eta beraz frogatu behar ;-)
Esperientzia interesgarria izan da, eta sakontzeko asmoak baditut.
Datorren urterako liburuak zehazterakoan erabiltzen ditudanak nahiko zaharkituta daudela kontuan harturik eta Ostadarrera pasatzeko jasaten ditudan presioak direla medio DBH1 Teknologia Ostadarreko webgunearekin antolatuko dut. Horretarako sarean duten materiala aztertuko dut eta moodlean sartu eta antolatuko dut.
DBH1 mailan astean ordu bakarra daukagu eta nire asmoa ikasleei klasetik kanpo zenbait jarduera antolatzea da, klasean proiektuak burutu ahal izateko.
Dema pixka bat kamikazea da baina ze hostia, no balls no glory...
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi