ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo lagunok

e-Ikastola atarian ipini dituzten IKT galderak gure ikastolako Moodle-era igo nahian nabil baina ez dut lortzen behar bezala agertzea. Gure eskura ipini dituzten bi zip fitxategiak deskargatu ditut (bigarrena, atzo bertan ipinitakoa dela dirudi). Segurtasun kopiak direnez, gure Moodle-ean ikastaro berria sortu eta, bi zip hauek igo ondoren (ftp bitartez egin dut, lehenengoak 7 MBko muga gainditzen baitu), "Berreskuratu" aukera esleitu dut. Zip hauek hautatu eta Berreskuratu linkean klikatu dut.

Berreskuratze prozesuarekin jarraitu nahi ote dudan galdetu ondoren, zera agertzen zait:

* Denbora-egiturak sortzen
* Datu zaharrak ezabatzen
* Zip-fitxategia kopiatzen
* Segurtasun-kopia deskonprimatzen
* Blackboard-erako esportazioa egiaztatzen
* Segurtasun-kopia egiaztatzen
* Informazioa irakurtzen segurtasun-kopiatik

Dena ondo joan dela dirudi baina ikastaroa ez da eguneratzen, alegia hutsik jarraitzen du, ez dira galderak agertzen. Zerbait gaizki egiten ari naiz? Bertsioen arteko bateragarritasun falta izan daiteke? Pistarik honen inguruan?

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Niri gauza bera gertatu zitzaidan, baina konpontzerik izan nuen. Jokinekin harremanetan jarri naiz eta honez gero dena ongi dago.
Jokinek berreskuratze-prozesua ongi egin zeun, baina arazoa Moodle-ren bertsioa zen. Segurtasun-kopia 1.9 bertsiokoa zen, eta bere Moodle-instalazioa 1.8 da.
1.8 bertsioko segurtasun-kopia prestatu dut. Norbaitek arazo bera baldin badauka fitxategia niri eskatu (jezeiza@axular.net) eta bidaliko diot.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat