ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Beste eztabaida batean paper-zorroei buruzko txosten bat aipatzen nuen.
Gaiari buelta batzuk eman ondoren, Exabis paper-zorroa gure Moodle-n instalatzea erabaki dut.
Blokea denez, instalazioa oso erraza da. Irakasleak bere ikastaroetan paper-zorroaren blokea ikasleen eskura uzten badu, horiek bertan fitxategiak, estekak eta oharrak bil ditzake. Baliabide horiek guztiak nahi duen ikaskideekin parteka ditzake, baita zip batera esportatu ere. Plataforma osoan paper-zorro bakarra dago ikasleko. Irakasleek beren ikastaroen barruan ikasleei bertara sarbidea ematen dieten edo ez erabaki behar dute.
Euskarazko fitxategiak hemen aurkituko dituzue.
Paper-zorroan ikasleek beren dokumentu, esteka eta oharrak biltzeaz gain, talde-lanean aritzen direnean horietako batzuk lankideekin parteka ditzakete. Irakasleak ere paper-zorroaren edukia ikasleek burutzen ari diren lanaren ebidentzia gisa erabil dezake.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Astebete barru bilera izango dugu unibertsitateko informatika zerbitzuko buruarekin eta aztertzen ari ginen zein modulu eta bloke proposa genezakeen instalaziorako. Badakizu, Juan, zein zorrotzak diren gure teknikoak eta ez dugu erraza izaten instalazioa lortzea.
Iruditzen zait MyFiles-en antzekoa dela eta halako zerbaiten atzetik gabiltza. Fidagarria da bloke hau teknikoki? 1.9rako balio du? Nahiko harritu ninduen itzulpenaren albistea irakurrita, ez baita asko hitz egin bloke honetaz.
Momentu honetan oso larri gabiltza denboraz eta zerbitzariak hankaz gora ditugu probak egiteko. Gabonetan jarri nahi dugu baina bilera lehenago dugunez, zure iradokizunak edo ideiak benetan izango ditugu lagungarri.
Mila esker aldez aurretik!
Ainhoa

Erantzun honi

Exabis paper-zorroarekin dugun esperientzia xumea eta laburra da, baina ona. Moodle 1.8.7 bertsioan instalatu genuen inolako arazorik gabe, beste blokeak instalatzen diren modu berean. Teorikoki 1.9 bertsiorako ere balio du. Hala esaten da foroetan, baina nik ezin dizut esperientziaz ziurtatu.
Badakit bloke hau aukeratu izana harrigarri izan daitekeela, bereziki komunitateak Mahararen aldeko apustua egin duenean, edo MyStuff-ek duen ospe ona ezagututa. Zergatik hautatu dugun azaltzen saiatuko naiz:
  • Printzipioz ikastolan nahi genuena zera zen, ikasleek eremu bat izatea beren fitxategiak eta oharrak biltzeko, eta ikaskideekin partekatzeko.
  • Mahara edo Elgg instalatzeak lan handia ekarriko zuen. Guk behar ez ditugun funtzio batzuk dituzten aplikazio horiek Moodletik kanpo instalatu, eta gero Moodlerekin konektatu beharko genituzte.
  • Barcelonako MoodleMoot-en paper-zorroei buruz egin zen aurkezpenak ideiak argitzen lagundu zigun. Lehen aipatu dudan txostenaren 14. orrian Exabis, Mahara, MyStuff eta SPDC portafolioaren ezaugarriak konparatzen dira. Agian zuentzat ere lagungarri izan daiteke.
  • Modulua ongi dokumentatuta dago Moodle-Docs-etan.
  • Gure kasuan, nahikoa zen Exabis paper-zorroarekin egin daitekeena: dokumentuak, estekak eta oharrak direktorio egitura batean gorde, komentatu, nahi diren beste erabiltzaileen eskura jarri eta SCORM moduko inportazio eta esportazioa ahalbidetzea.
  • Baliteke unibertsitateak behar gehiago izatea. Ikastolan, berriz, nahikoa eta soberan daukagu modulu honekin. Ondo segi!
    Juan

Erantzun honi

Mila esker, Juan. Guk geuk ez dugu batere argi ikusten Gabonetan migrazioa egiteko pausua ematea, juxtu ikasleak jotafuego ari direnean (gureak behintzat) eta proposatuko dugu lehendabizi ikerketarako moodle plataforman jartzeko.

Plataforma horretan myfiles-ekin saiatu ginen baina ez zuen balio 1.8rako. Eskatuko diegu Exabis-ekin probak egiteko, ze Mahararena oraingoz konplexuegia da guretzat ere, ez teknikoki hainbeste baina bai gero irakasleak (eta ikasleak) formatzeari begira. Aurreragorako utziko dugu.

Azkenean Gabonetan 1.9ra pasatzen bagara eta Exabis instalatzea onartzen badigute kontatuko dizuegu zer moduz bertsio honetan.

Ondo ibili!
Ainhoa

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

Informazio kanala

Cargando fuente

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat