ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Moodle.org gunean bueltaka, modulu ez-estandar bitxi bat aurkitu dut. Question creation module du izena.
Bere oinarria sinplea bezain erakargarria da: ikasleek beraiek galderak prestatuko lituzkete. Irakasleak ebaluatuko lituzke, eta onartutakoak galdetegi batean sartuko lituzke.
Erabilpen pedagogikoak anitzak izan daitezke. Esaterako:
  • Ikasleek taldeka prestatutako galderekin galdetegi ezberdinak sortu, taldeen arteko txapelketa modukoa egiteko.
  • Unitate didaktiko bakoitzaren autoebaluazio-testa ikasle talde batek prestatu.
  • Ikasleek egindako azalpenen ondoren, beraiek ere egokitu zaien azalpenari buruzko galdetegia sortu...
Eta, noski, horretaz guztiaz gain, galdetegiak prestatzeko lanaren parte bat irakasle jaunari kentzen badiote hobe, ezta? :-)
Moduluak Moodle 1.9 bertsiorako da. Oraingoz gure proba-zerbitzarian instalatu dugu.
Ongi baldin badabil euskaratu eta itzulpena komunitatearen esku jarriko dugu.
Animatzen bazarete, kontaiguzue.

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Benetan interesgarria. Irakasleak berak edita ditzake edo baita ere ikusi izan dut esperientzia bat ikasle jakinei irakasle-rola ematea galdetegi zehatz batean galdetegiak beraiek prestatzeko, baina rolekin jokatzeak beti "roilo txarra" ematen du, ez dakit zein puntutaraino sar daitezkeen ikastaroko galdera-bankuan. Gure kasuan, gainera, irakasle batzuek azterketa plataforman egiten dute eta ikasleek galdera-bankua ikusteko aukera izango balute, beste irakasleek akatuko gintuzkete!

Gure arazoa, beti bezala, guk geuk ez dugula plataforma administratzen, baina testatzeko laguntzailerik behar baduzue, badakizue.

Ikuspegi pedagogikotik, bizpahiru urte daramatzat azterketarako galderak diseinatzeko ardura ikasleei ematen. Azkenean, neronek jarriko nituzkeen galderak diseinatzen dituzte baina horrela bere egiten dituzte. Ah, eta suspensoen kasuan, esaten didatenean "baina galdera hori zaila zen" beti esan dezaket: "aaahh, zuek proposatu eta onartutakoa izan da". Kontu "praktiko" horiez aparte, azterketaren aurretik materia osoa berrikusten dute eta ondo ulertzen saiatzen dira galdera onak proposatzeko. Nire kasuan, galdera irekiak direnez, foroaren bitartez proposatu eta eztabaidatzen ditugu, baita erantzuteko proposamenak aztertu ere, azterketa-egunaren aurretik.

Benetan, probatu ez duzuenoi gomendatzen dizuet. Hasieran beldur pixka bat ematen du baina oso ariketa ona da ikasleek irakasgaiaren funtsa zein den ulertu duten konprobatzeko... suspensoen aurretik!

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat