ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Ikastoletako Filosofia irakasleok ikasturtean hiru aldiz biltzen gara Ikastolen Etxean gure ikasgaiaren inguruko kontuak aztertzeko. Ikastola gehienetan filosofia mintegia pertsona bakarrak osatzen duela ikusita, mesedegarria da lankideekin bildu eta esperientziez, metodologiaz, albisteez, etab. solastea.
Azken bileran erabaki polit bat hartu genuenez, foro honetan zabaldu nahi dut norbaiten interesekoa izan daitekeelakoan.
www.e-ikastola.net webgunean eremu bat irekiko dugu. Bertan, materialak partekatuko ditugu. E-ikastola.net Moodle plataforman oinarritu arren, ez ditugu soilik Moodle-ren jarduerak trukatuko, bereziki mintegikide askok Moodle erabiltzen ez baitute.
Trukaketa arautzeko dokumentu bat adostu genuen. Hona hemen bere edukia:

  • www.e-ikastola.net webgunean Filosofia Mintegia izenburuko Moodle-ko ikastaroa erabiliko dugu.
  • Ikastaroan mintegikideok editatzeko baimena izango dugu.
  • Dokumentuak irudiak, bideoak, etab. "kudeaketa\fitxategiak" eremuan gordeko dira egitura honekin:

\Dokumentuak (eta bere barruan \programak \apunteak \eskemak \estekak eta \bestelakoak)
\Irudiak
\Bideoak-flashak
\Hot Potatoes
\Bestelakoak
  • Galdetegietarako galderak trukatzeko, galdera bankuan ("kudeaketa\galderak") mintegikide bakoitzak bere izenean kategoria bat izango du, eta galderak horren azpiko kategoriatan gordeko ditu.
  • Ikastaroan mintegikide bakoitzak bere koadroa izango du. Bertan, nahi dituen material guztiak besteen eskura jarriko ditu.
  • Berrikuntza guztiak elkarri jakinarazteko "Berrien foroa" erabiliko da. Foro horrek automatikoki partaide guztioi posta bidaliko digu.
  • Nomenklaturari dagokionez, dokumentuen izenburuek honako egitura izango dute:
Argitaratzen duen irakaslearen inizialak_ikastola_maila_dokumentuaren izena_lizentzia mota
Adibidez, JE_Axular_B2_apunteakPlaton_A.doc

Hau da, JE: Joxe Etxeberria
Axular: Ikastolaren izena
B2: Batxiler 2
apunteakPlaton: Dokumentuaren izenburua
A: Lizentzia mota

Hiru lizentzia mota erabiltzea aurreikusi dugu:
A: Guztiz askea. Dokumentua erabili eta alda daiteke iturria bera aipatu gabe.
CC: Creative Commons. Dokumentua erabili eta alda dezakegu, beti ere iturria aipatuta eta aldaketen berri egileari emanda.
CR: CopyRight. Dokumentua ezin dugu gure ikasleekin erabili, ezta aldatu ere. Bakarrik gure informaziorako jarri dute.

Esperientzia irailean martxan jarriko dugu. Oraingoz, ikastaroa itxita egongo da. Etorkizun batean irekitzea ondo legoke, Hezi Top-eko ikastaroak bezala, baina hori mintegiak berak erabaki beharko du.
Datorren ikasturtean kontatuko dizuet gauza nola doan. Ea beste ikasgaietako irakasleak beren foroak sortzera ere animatzen diren.

Partekatu

Erantzun honi

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat