Kaixo Lagunok
Aurreko ostegunean Ikastolen Etxean izandako aurkezpenaren inguruan nire ikuspuntua emateko asmoz hasi naiz idazten. Bi aurkezpen izan genituen, eta ni behintzat SolidRockIt-eko aurkezpenak gehiago asebete ninduen Eurohelpenak baino.
SolidRockIt
Migrazioa kontestu errealagoan kokatu zuen, hau da, ez openofficerako migrazioaren azterketa soilik eginez, 2007rako batekin alderatuz baizik. Espero izatekoak dira sor litezkeen arazoak, eta 2007rako migrazioa baino koplikatuxeagoa izatea. Dena den, formazioa adibidez, 2007an beharrezkoagoa izango litzatekeela iruditzen zait, oo-ren interfazea irentsita baitute jadanik.
Zerbait esatekotan, bertan aipatu banuen ere, gure parkeak oo-re migratzea egingarria den bezala, 2007ra migratzea posible ez dela argi daukat. Bi egoeraren aurrean egon gintezke, beraz: Microsoften parke mistoa (bertsio ezberdinekin) edo OO-ren parke homogeneoa. Abantaila hau kontuan hartzekoa iruditzen zait.
Bestalde, oo-rako moldaketa/migrazio/bihurketa kostuen inguruan hitz egin zen etengabe, baina aipatu gabe utzi zen Microsoften aukera eginez gero ikasle/guraso/bezero batek lekarkeen odf baten bihurketa-kostua (denboraz eta lanaz ari naiz).
Eurohelp
Gezurra esango nuke aurkezpenak konbentzitu ninduela esango banu. Azalekoa iruditu zitzaidan, migrazioa bere horretan soilik planteatua (gainera gazteleraz, aurkeztu zigunaren arabera "errazago ulertzeko". Barkatu, baina errazago berak agian, niri ezegokia iruditu zitzaidan). Hauen estimazioak barre egiteko modukoak ziren. Gainera, etengabe zentratzen zuten formazioaren beharrean gaia (agian hor ikusten ote dute pagotxa?). OOren alde egin bazuen amaieran, ez dut uste nik entzun nahi nituen motiboengatik izan zenik, beraien enpresarentzat negozio bide bat ikusi zutelako baizik.
Laburbilduta, lehenaz gain konbentzituta nago migratu egin behar dugula. OO alternatiba erreala da, bidezkoa, Ikastolek behar dituzten balore eta ezaugarriekin batago datorrena, eta argudio horiek irakaslea ez den (uste dut Elkarteko Informatika taldeko kide bat izan zela) batek aipatu izanak ere zer pentsatua eman zidan. Hezitzaileok ekonomiaz hezkuntza-baloreez edo ikasleei transmititu behar genizkiekeen beste ikuspegiez baino gehiago hitz egiteak, alegia.
Nik migrazioaren alde egiten dut. Software askea da, iturburu irekikoa, gure beharrak asetzeko eta gehiagorako gai dena, garapen etengabean dagoena, euskaratuta dagoena, plataformekiko independentea, gainerako formatuak ehuneko handi batean irakurtzeko gai dena, PDF dokumentuekin lan egiteko gai izango dena 3.0 bertsioan, etab. etab.
Eta, doakoa izatea, anekdota bat. Migrazio orokorrago baten lehen pausua izatea da nire apustua.
Etiketak:
Partekatu
-
▶ Erantzun honi