ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo lagunok

Datorren urterako daukagun saltsarekin ari naiz buru-belarri egun hauetan. Oraintxe aritu naiz OpenOffice 3.1 euskarazko bertsioa instalatzen. Eta arazo xelebre batekin topatu naiz.

Ezin izan dut dokumentu berria sortu Writer-en. Dokumentu berria irekitzen nuen bakoitzean, errore kontsola agertzen zitzaidan etengabe, aurreko batean gaizki gordetako dokumentu bat berreskuratu nahi zuela galdetzen zidan etengabe; horrela, bukle horretatik ezin atera ibili naiz denbora luzez.

Zertxobait saltseatu ondoren arazoaren irtenbidea topatu dut. Zuteako norbaiti antzekorik gertatu bazaio, hemen daukazue konpontzeko modua: http://www.nabble.com/-Linux--OOo3RC2-Installation-Issues-Workaroun...

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Erantzun honi

Aupa Gorka

Ez daukat nik jakituria tekniko gehiegirik egindako galderari erantzuteko. Nire ezjakintasunetik esan dezakedan gauza bakarra zera da: lehenengo estekan deskargatzen dena .deb pakete bat da. Hori exekutatzerakoan instalazioa modu automatikoan gauzatzen da, erabiltzaileak parte hartu beharrik gabe. Windows-eko .exe fitxategien parekoa dela ulertzen dut nik; azken honek nola funtzionatzen duen badakit baina barruan zer duen galdetzen badidazu, "ni idea".

Bigarren linketik jaitsitako deskonprimitzerakoan, kode fitxategi gordinak eskuratuko dituzula pentsatzen dut; gero "konpilatu" edo horrelako gauza arraroak egin behar direla uste dut. Dena den, zure galderari nik baino hobeto erantzungo dizunik bada txoko honetan. Eurek argituko dizute kontu hau nik baino hobeto. ;)

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat