IKTero saltsero eta zirikateroen taldea
Barkatu baino eztabaida honek aurrerantzean erantzunak itxita izango ditu.

Azken egun hauetan izan diren albisteen arabera, dagoeneko jakingo duzue OpenOffice.org 3 bertsioa euskaraz eskuragarri dagoela. Webgunearen amaieran irakur daitekeen moduan, itzulpen-lanak UZEIk eta Elhuyarrek egin dituzte, gainbegiratze-lanak Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, lokalizazio-lana Zundan enpresak eta koordinazio-lana EJIEk. Eskerrik asko denei egindako lanarengatik.
Nahiz eta OOo 3 Ubunturen azken bertsioaren aurretik kaleratuta egon, Intrepid Ibex izeneko banaketa berria 2.4 bertsio zaharrarekin dator. Josuk zioen moduan, Ubunturen eguneraketa egin ondoren gomendatzen da instalatzea OOo 3.
Bertsio berrira eguneratzeko ondorengo urratsak jarrai ditzakezu:
sudo apt-get remove openoffice*.*
tar -zxvf OOo_3.0.0_LinuxX86_install_eu_deb.tar.gz
cd _DEBS karpetaren helbidea_
sudo dpkg -i *.deb
cd desktop-integration
sudo dpkg -i openoffice.org3.0-debian-menus_3.0-9358_all.deb
OpenOffice azken bertsio honek berrikuntza interesgarriak dakartza. Tolonen blogan irakurri ahal izango dituzue berrikuntza nagusienak zeintzuk diren. Niretzat ekarpen nagusiena, Firefox-en antzera, gehigarrien bitartez aplikazioari balio erantsia gehitzeko aukerarena da. Berrikuntza honekin, oso erraza da orain Xuxen zuzentzailea instalatzea. Bikain!
Etiketak:
Bienvenido a
ZirIKTeroak
© 2009 Creado por jolaus en Ning. Crear tu propia red social
Ikurrak | Arazo baten berri eman | Isiltasun-politika | Términos de servicio