ZirIKTeroak

IKTero saltsero eta zirikateroen taldea

Kaixo lagunok

Hementxe nabil egun osoa Ubuntu ekipo batekin bueltaka. Txukun utzi nahi dut gero klonazioa egiterakoan ahalik eta arazo gutxien izateko. Egun hauetan hainbat aplikazio instalatzen aritu naiz; dena ondo joan da (Kdenlive bera, azkenean ondo instalatu da). Instalazio modu bat edo beste erabilita, aplikazio guztiak erabiltzaile ezberdinentzat behar bezala doazela egiaztatu dut.

Dena den, badira gutxienez bi, Wine bitartez instalatu ditudanak (IKASDAT eta IEs4Linux) arazoak ematen dizkidatenak. Instalazioa Wine bitartez egiten denez, konturatu naiz hauek instalazio baimena duen erabiltzailearen "Home"ean instalatzen direla eta susmoa neukan ez ote ziren bakarrik erabiltze horrentzat erabilgarri geratuko. Efektibiguonder, horrela izan da.

Erabiltzaile desberdin batek logina egin ondoren, ezin ditu bi aplikazio hauek exekutatu, ezta aurreko erabiltzailearen karpeta pertsonaletik zuzenean exekutatuta ere. Ez hori bakarrik; menu nagusian ipinitako lasterbideak ere, desagertu egiten dira erabiltzailea aldatzen denean.

Arazoa konpon dezaket, erabiltzaile guztiei ekipo bakoitzean aplikazioa banan-bana instalatuz baina hori sekulako lana da. Ba al daki norbaitek nola instala daitezkeen aplikazio hauek denentzat erabilgarri egon daitezen? Ba al dago aukerarik Menu Nagusiko lasterbideak erabiltzaile guztientzat finko mantentzeko?

Zenks!

Partekatu

Erantzun honi

Eztabaida honen erantzunak

Ez dakit, baina agian proba dezakezu erabiltzaile bati instalatu eta bere instalazio-karpeta jabez aldatuta. Horrela beste erabiltzaileek ere exekuta dezakete, edo?

Azken batean mahaigainaren konfigurazioa blokeatzeko ez da antzeko zerbait egin behar? Ni ez naiz hasi oraindik benetan horretan, baina begiratu ditudan tokietan hori da dioena. Porzierto, beste moduren bat badakizue eskertuko nuke jartzea.

Erantzun honi

RSS

Honi buruz

jolaus jolaus creó esta red social en Ning.

Ekitaldiak

© 2009   Creado por jolaus en Ning.   Crear tu propia red social

Ikurrak  |  Arazo baten berri eman  |  Isiltasun-politika  |  Términos de servicio

Iniciar sesión en el chat